ERRUSIA!
Ama Birjinaren iragaitzaren katedraleko ikonostasia, Kirillo‑Belozersk monasterioan
Iruzkinak
Ongietorria eta jarraibideak
- Izenburua:
- Ongietorria eta jarraibideak
- Erakusketa:
- ERRUSIA!
- Gaiak:
- Bildumagintza | Artearen historia | Sorkuntza artistikoa | Errusia
- Artelan motak:
- Eskultura | Pintura
Ongi etorri ERRUSIA! erakusketara. Hauxe duzu Gerra Hotza bukatuz geroztik Errusiatik kanpora egin den errusiar artearen erakusketarik nabarmenena. Errusiar eta estatubatuar komisario-talde batek antolaturiko erakusketa honetan, hamahirugarren mendetik gaur egun arte Errusiako arteak eman dituen maisulan handienetariko batzuk ageri dira. Era berean, hor dugu Mendebaldeko Europako lehen mailako pintura eta eskulturen aukera bat ere, Errusiako Bilduma Inperialetik eta bilduma pribatuetatik ekarria. Artelan hauetariko asko gutxitan atera dira atzerrira, edo inoiz ere ez.
ERRUSIA! erakusketa BBVAren eta Iberdrolaren babesari esker gauzatu da.
Kronologiaren arabera dago antolatua erakusketa, ikonoaren arotik hasita. Lehenengo lan hauek 208. galerian aurkituko dituzu.