ERRUSIA!
Mijail Larionov, Venus
Alexander Rodchenko, Triptikoa: Kolore gorri garbia, kolore hori garbia, kolore urdin garbia
Iruzkinak
Kuzma Petrov-Vodkin, Bihotz gaiztoenganako samurtasunaren Andre Maria
- Izenburua:
- Kuzma Petrov-Vodkin, Bihotz gaiztoenganako samurtasunaren Andre Maria
- Erakusketa:
- ERRUSIA!
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Perspektiba | Sinbologia | Erlijio-margoa | Ikonoa | Lehen Mundu Gerra | Errusia | Frantzia
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Petrov-Vodkin, Kuzma
Kuzma Petrov‑Vodkin itzal handikoa izan zen Errusiako eta Sobietar Batasuneko artean. Margolan honek mugarri bat markatzen du haren bilaketa luzean, emakumezko edertasunaren eta indarraren irudi eternala sortzeko bilaketa luzean. Hori, hein batean, Puvis de Chavannes eta beste zenbait artistarekin Frantzian egindako ikasketen eragina zuen. Ama Birjinaren irudikapen honen izenburua Bihotz gaiztoenganako samurtasunaren Andre Maria da. Petrov‑Vodkinek 1914. eta 1915. urteen artean margotu zuen, Lehen Mundu Gerraren aurreko erreakzio gisa, gerra horrek Errusia suntsitzen ari baitzen. Margolanean, Ama Birjina ageri da eskuak gora eta esku zabalak erakusten, baketzeko keinua eginez, alegia. Petrov‑Vodkinen estilo bereziak, Erdi Aroko freskoetan eta Errusiako ikonoetan oinarriturik ere, harritzeko moduko irudi modernoa sortu zuen. Atzealdeko espazioa oso laua da, eta bat dator modernismoak perspektiba lauen inguruan zuten interesarekin. Koloreen eskema oso adierazkorra da, eta nagusi dira diluitu gabeko gorria eta itzal urdinak. Ikonoetan izan ohi zen urrezko atzealdearen ordez, zeru urdin arina jarri zuen pintoreak, eta zeru horrek argi-koroaren modukoa eratzen du Ama Birjinaren buruaren inguruan. Eremu argitsuan Kristo gurutzean eta Ama Birjina haurrarekin ageri dira leunki margoturik; hala, margolanak zentzu erlijioso zabalagoa lortzen du.