Edukira zuzenean joan

ERRUSIA!

Erik Bulatov, Krasikov kalea

Info gehiago

Timur Novikov, Aireportua

Info gehiago

Iruzkinak

Vladimir Yankilevsky, 14. triptikoa: Autorretratua (Artistaren aitaren oroipena)

Izenburua:
Vladimir Yankilevsky, 14. triptikoa: Autorretratua (Artistaren aitaren oroipena)
Erakusketa:
ERRUSIA!
Gaiak:
Bizitza | Heriotza | Artea eta politika | Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Sinbologia | Erakusketak | Zentsura | Errusia
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea
Teknikak:
Ensanblajea
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Yankilevsky, Vladimir

1987ko lan honek hiru zati ditu. Vladimir Yankilevsky-k bi dimentsioko irudiak eta hiru dimentsiokoak batzuk besteen ondoan jarri zituen. Erdiko panelean gizonezko irudi bat ageri da, neguko berokia eta txapela jantzita. Metroan dago, eta heldulekuari eusten dio egunkaria irakurtzen duen bitartean. Gizonak presentzia hautemangarria du, oinetan duen maleta errealak nabarmentzen duena. Horren aldean, eskuineko eta ezkerreko paneletan ageri diren gizonezko irudiak silueta abstraktu soilak dira. Ezkerreko irudia zuria da, eta hainbat lerro koloredun ditu erdialdetik. Eskuineko irudia beltza da, eta lerro zuriak eta grisak ditu posizio berean. Irudi beraren bertsio positiboa eta negatiboa dira, eta jaiotza eta heriotza irudikatzen dutela uler daiteke. Irudi solidoenak, erdialdean metroan ageri denak, bi une erabakigarri horien artean gertatzen den bizitzaren bidaia irudikatzen du. Era berean, lana artistaren aitarentzako omenaldi pertsonala eta hunkigarria da, hura denbora gutxi lehenago hil baitzen.

Yankilevskyk harreman arazotsua zuen sobietar agintaritzarekin, harik eta azkenean, 1990ean, Mendebaldera bizitzera joan zen arte. 1962an, Moskuko Plaza Gorriko erakustareto batean egin zen arte-erakusketa ofizialeko atal berezi batean parte hartu zuen. Erakusketa horretan hainbat artistaren lana erakusten zen, errealismo sozialistaren estilo ofizialetik hainbat eratan urrundu zirenak. Nikita Khrushchev sobietar buruzagiak erakusketa ikusi zuen. Lanen aurrean, Yankilevskyren lanaren aurrean barne, erreakzio bortitza izan zuen, eta erasoaldi berria hasi zen arte askatasunaren aurka. Han ziren artistei honako hau esan zien: “Eman iezadazue zerrenda bat atzerrira, mundu askea deitzen diozuen horretara, joan nahi duzuenon izenekin. Bihar bertan atzerrirako pasaporteak emango dizkizuegu, eta alde egin ahal izango duzue. Hemen ez duzue etorkizunik. Hemen erakusten dena Sobietar Batasunaren aurkakoa da, besterik ez”.

BESTE ATALAK

Ongietorria eta jarraibideak

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Ama Birjinaren iragaitzaren katedraleko ikonostasia, Kirillo‑Belozersk monasterioan

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Errege-ateak

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Sakkosa eta mitra

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Ama Birjinaren iragaitza

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Rastrelli, Pedro I.aren erretratua

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Antoon Van Dyck, Autorretratua

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Egile ezezaguna, Yakov Turgenev-en erretratua

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Dmitry Levitsky, Alexander Lanskoi-ren erretratua

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Anton Losenko, Vladimir eta Rogneda

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Ivan Aivazovsky, Bederatzigarren olatua

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Ines de Castro-ren, Portugalgo Pedro infantearen emazte morganatikoaren, heriotza

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Alexei Venetsianov, Uzta-biltzailea

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Vasily Vereshchaguin, Galtzaileak: hileta-elizkizuna

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Mark Antokolski, Ecce Homo: Kristo, jendearen aurrean

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Nikolai Ge, Kristo eta dizipuluak, Getsemaniko lorategian sartzen

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Ilia Repin, Volgako batelariak

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Grigori Miasoedov, Segalariak

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Vasili Smirnov, Neron-en heriotza

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Vasili Surikov, Elurrezko gotorlekuaren erasoa

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Mikhail Vrubel, Bogatyr

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Christian Cornelius Krohn, Sergei Shchukin-en erretratua eta Konstantin Korovin: Ivan Morozov‑en erretratua

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Paul Gauguin, Solasa (Les Parau Parau)

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Ilya Mashkov, Alkandora pintatua duen mutilaren erretratua

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Mijail Larionov, Venus

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Kuzma Petrov-Vodkin, Bihotz gaiztoenganako samurtasunaren Andre Maria

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Alexander Rodchenko, Triptikoa: Kolore gorri garbia, kolore hori garbia, kolore urdin garbia

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Vera Mujina, Iraultzaren garra

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Alexander Deineka, Ehungintzako langileak

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Kazimir Malevich, Emakume-soina

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Yuri Pimenov, Mosku berria

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Alexander Gerasimov, Urriaren ereserkia

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Arkady Plastov, Etxalde kolektiboko jaialdia

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Ilya Kabakov, Espazioraino hegan egin zuen gizona

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Gueli Korzhev, Bandera altxatzen

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Dmitri Zhilinsky, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuneko gimnastak

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Erik Bulatov, Krasikov kalea

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Vladimir Yankilevsky, 14. triptikoa: Autorretratua (Artistaren aitaren oroipena)

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Timur Novikov, Aireportua

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Sergei Bugaev, Mir: hogeigarren mendean egina

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Alexander Brodsky, Materia grisa

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Oleg Kulik, Emakume kirolaria eta Kosmonauta

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Vadim Zakharov, Errusiako artearen historia. Abangoardietatik kontzeptualisten Moskuko eskolara

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago