Edukira zuzenean joan

ERRUSIA!

Ongietorria eta jarraibideak

Info gehiago

Errege-ateak

Info gehiago

Iruzkinak

Ama Birjinaren iragaitzaren katedraleko ikonostasia, Kirillo‑Belozersk monasterioan

Izenburua:
Ama Birjinaren iragaitzaren katedraleko ikonostasia, Kirillo‑Belozersk monasterioan
Erakusketa:
ERRUSIA!
Gaiak:
Artea eta erlijioa | Artearen historia | Sorkuntza artistikoa | Erlijio-margoa | Ikonoa | Espiritualtasuna | Errusia
Teknikak:
Tenpera
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Rublev, Andrei

Erakusketaren lehen zatia ikonoaren aroari dagokio. Aro horrek hamargarren mendearen azkenaldetik hemezortzigarrenaren hasieraldea arte iraun zuen. Hemen, aldi haren erakusgarri, hamahirugarren mendetik hamazazpigarrenera bitarteko lanak ditugu. Ikonoak margolan lauak dira, irudi eta istorio sakratuak irudikatzen dituztenak. Zurezko taula baten gainean egiten dira, arrautza gorringozko ingurune bat erabiliz. Ingurune horri tenpera deritzo. Errusian, erlijio ortodoxoa ezarri zen 988. urtean, Kieveko Vladimir printzearen agintaldian; eta ikonoek garrantzi espiritual itzela zuten erlijio ortodoxoan. Elizak, kaperak eta etxeak, izan nekazarien etxolak zein tsarren jauregiak, irudi santuz bete ziren.

Errusiako elizetako elementu nagusia ikonostasia zen. Ikonostasia pantaila edo pareta bat zen, lerroka antolaturiko ikonoz osatua, eta elizako bi alde bereizten zituen: batetik santutegia, hots, aldarearen inguruko alde sakratua; eta, bestetik, eliztarrak jartzen ziren lekua. Hemen erakusten den ikono-multzoak ia ikonostasi oso bat osatzen duela esan genezake. Ikonoen lerro bakoitzak elizako bizitzaren eta gurtzaren alderdi bat irudikatzen du. Ikono hauek, zehazki, hamabosgarren mendekoak dira, hots, Errusiako ikono pinturaren garai oparoenetakoaren adibide dira. Oparotasun hori, hein handi batean, Andrei Rublev margolari ezagunari esker lortu zen. Rublev kolore-sorta ugari eta joria erabiltzen hasi zen, figuren eta haien kokalekuaren arteko harreman espazialak modu eraginkorragoan irudikatu zituen, eta, gainera, irudien aurpegietako trazuak leunduta, gizatiarrago egin zituen.

Hemengo ikono gehienak, jatorriz, ikonostosia berean zeuden, Kirillo‑Belozersk monasterioko Andre Mariaren Iragaitzaren katedralean. Monasterio hori, haren fundatzaile San Ziriloren omenez egin zuten, hots, Errusiako santu maitatuenetariko baten omenez. Ikonostasiko lerrorik handienak eta garrantzitsuenak deesiaren lerroa izena zuen. Katedralean, deesiaren lerroak hogeita bat ohol zituen, jatorriz; hemen, horietako bederatzi ditugu ikusgai. Deesia hitz grekoa da, eta Jainkoari egiten zaion erregua adierazten du. Gai hori oso ohikoa da Europako Ekialdeko zein Errusiako eliza ortodoxoetako ikonoetan. Kristo erdian dago, eta albo banatan Ama Birjinaren eta San Joan Bataiatzailearen ikonoak ditu. Azken horrek Kristorengana makurtzeko keinua egiten du, Jainkoaren aurrean gizakiak babesteko bitartekariak direla adierazteko. Halaber, ohikoa da beste figura sakratu batzuk agertzea. Esaterako, lan honetan, bi arkanjeluren irudiak ageri dira. Ama Birjinaren ondoan dagoena, Migel da, eta San Joanen ondoan dagoena, berriz, Gabriel. Halaber, multzo berean, beste lau figura sakratu ageri dira.

BESTE ATALAK

Ongietorria eta jarraibideak

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Ama Birjinaren iragaitzaren katedraleko ikonostasia, Kirillo‑Belozersk monasterioan

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Errege-ateak

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Sakkosa eta mitra

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Ama Birjinaren iragaitza

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Rastrelli, Pedro I.aren erretratua

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Antoon Van Dyck, Autorretratua

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Egile ezezaguna, Yakov Turgenev-en erretratua

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Dmitry Levitsky, Alexander Lanskoi-ren erretratua

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Anton Losenko, Vladimir eta Rogneda

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Ivan Aivazovsky, Bederatzigarren olatua

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Ines de Castro-ren, Portugalgo Pedro infantearen emazte morganatikoaren, heriotza

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Alexei Venetsianov, Uzta-biltzailea

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Vasily Vereshchaguin, Galtzaileak: hileta-elizkizuna

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Mark Antokolski, Ecce Homo: Kristo, jendearen aurrean

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Nikolai Ge, Kristo eta dizipuluak, Getsemaniko lorategian sartzen

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Ilia Repin, Volgako batelariak

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Grigori Miasoedov, Segalariak

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Vasili Smirnov, Neron-en heriotza

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Vasili Surikov, Elurrezko gotorlekuaren erasoa

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Mikhail Vrubel, Bogatyr

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Christian Cornelius Krohn, Sergei Shchukin-en erretratua eta Konstantin Korovin: Ivan Morozov‑en erretratua

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Paul Gauguin, Solasa (Les Parau Parau)

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Ilya Mashkov, Alkandora pintatua duen mutilaren erretratua

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Mijail Larionov, Venus

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Kuzma Petrov-Vodkin, Bihotz gaiztoenganako samurtasunaren Andre Maria

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Alexander Rodchenko, Triptikoa: Kolore gorri garbia, kolore hori garbia, kolore urdin garbia

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Vera Mujina, Iraultzaren garra

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Alexander Deineka, Ehungintzako langileak

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Kazimir Malevich, Emakume-soina

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Yuri Pimenov, Mosku berria

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Alexander Gerasimov, Urriaren ereserkia

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Arkady Plastov, Etxalde kolektiboko jaialdia

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Ilya Kabakov, Espazioraino hegan egin zuen gizona

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Gueli Korzhev, Bandera altxatzen

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Dmitri Zhilinsky, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuneko gimnastak

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Erik Bulatov, Krasikov kalea

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Vladimir Yankilevsky, 14. triptikoa: Autorretratua (Artistaren aitaren oroipena)

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Timur Novikov, Aireportua

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Sergei Bugaev, Mir: hogeigarren mendean egina

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Alexander Brodsky, Materia grisa

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Oleg Kulik, Emakume kirolaria eta Kosmonauta

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Vadim Zakharov, Errusiako artearen historia. Abangoardietatik kontzeptualisten Moskuko eskolara

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago