Edukira zuzenean joan

ERRUSIA!

Ilya Kabakov, Espazioraino hegan egin zuen gizona

Info gehiago

Dmitri Zhilinsky, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuneko gimnastak

Info gehiago

Iruzkinak

Gueli Korzhev, Bandera altxatzen

Gueli Korzhev artistak 1957. eta 1960. urteen artean sortu zuen Bandera altxatzen lana. 1953an Stalin hil eta gero, Khrushchev-en gidaritzapean, sobietar artistak adierazpide berriak ikertzeko lehen saialdiak hasi ziren. Errealismo sozialista zen orduan ere ofizialki onartutako artea. Baina tolerantzia handiagoa zegoen askotariko bide formalekin eta gai multzo apur bat zabalagoarekin esperimentatzea aukeratzen zuten artistentzat, nahiz eta gaiak artean araututa zeuden. Hemen, Korzhevek Stalinen gidaritzapean onartuko zatekeen baino ikuspegi ezkorragoa aurkezten du, eta ez hain idealizatua. Ikusmenezko hizkuntza espresionista ere erabiltzen du, eta zinemari dagokion ikuspegi bat.

Bandera altxatzen lana Komunistak izeneko triptikoko erdiko ohola da. Lan horretan, ofizialki, Iraultzako gertakizunak erakusten dira. Langile bat azaltzen da, hildako adiskidearen eskuetatik bandera eroria jasotzen. Islatu, pinturan nabarmen islatzen da Bigarren Mundu Gerraren eragin emozional iraungarria. Irudiaren indarra pertsonaien errealismo gordinean datza. Horrez gain, tonu lurkarak nagusi dira, eta banderaren kolore gorria gailentzen da. Pintura hori 1960ko hamarkadan sortutako estilo berriaren adierazle da, hau da, Estilo Soila delakoaren adierazle. Pinturaren eskala monumentala estilo horretako ezaugarria da, bai eta ikuspegi ezohikoa eta dramatikoa ere, alegia, irudiei goitik behatzen zaie. Gainera, irudia moztua dago, eta ikusleak hildako gizonaren gorputza imajinatu egin behar du markotik kanpora.

Honetatik gertu jarrita dagoen Korzheven beste lan bat ere, Gerra-kalteak izenekoa, gerraren ondorioei buruzkoa da. Begia galdu duen soldadu ezezagunaren erretratua da. Erretratuak gertakizun katastrofikoen desitxuratze ondorioei begiratzen die zintzoki. Baina, halaber, sobietar soldaduek masen sufrimenduaren aurrean erakutsitako heroitasunaren adierazgarri bada.

BESTE ATALAK

Ongietorria eta jarraibideak

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Ama Birjinaren iragaitzaren katedraleko ikonostasia, Kirillo‑Belozersk monasterioan

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Errege-ateak

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Sakkosa eta mitra

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Ama Birjinaren iragaitza

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Rastrelli, Pedro I.aren erretratua

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Antoon Van Dyck, Autorretratua

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Egile ezezaguna, Yakov Turgenev-en erretratua

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Dmitry Levitsky, Alexander Lanskoi-ren erretratua

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Anton Losenko, Vladimir eta Rogneda

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Ivan Aivazovsky, Bederatzigarren olatua

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Ines de Castro-ren, Portugalgo Pedro infantearen emazte morganatikoaren, heriotza

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Alexei Venetsianov, Uzta-biltzailea

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Vasily Vereshchaguin, Galtzaileak: hileta-elizkizuna

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Mark Antokolski, Ecce Homo: Kristo, jendearen aurrean

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Nikolai Ge, Kristo eta dizipuluak, Getsemaniko lorategian sartzen

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Ilia Repin, Volgako batelariak

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Grigori Miasoedov, Segalariak

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Vasili Smirnov, Neron-en heriotza

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Vasili Surikov, Elurrezko gotorlekuaren erasoa

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Mikhail Vrubel, Bogatyr

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Christian Cornelius Krohn, Sergei Shchukin-en erretratua eta Konstantin Korovin: Ivan Morozov‑en erretratua

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Paul Gauguin, Solasa (Les Parau Parau)

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Ilya Mashkov, Alkandora pintatua duen mutilaren erretratua

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Mijail Larionov, Venus

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Kuzma Petrov-Vodkin, Bihotz gaiztoenganako samurtasunaren Andre Maria

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Alexander Rodchenko, Triptikoa: Kolore gorri garbia, kolore hori garbia, kolore urdin garbia

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Vera Mujina, Iraultzaren garra

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Alexander Deineka, Ehungintzako langileak

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Kazimir Malevich, Emakume-soina

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Yuri Pimenov, Mosku berria

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Alexander Gerasimov, Urriaren ereserkia

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Arkady Plastov, Etxalde kolektiboko jaialdia

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Ilya Kabakov, Espazioraino hegan egin zuen gizona

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Gueli Korzhev, Bandera altxatzen

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Dmitri Zhilinsky, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuneko gimnastak

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Erik Bulatov, Krasikov kalea

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Vladimir Yankilevsky, 14. triptikoa: Autorretratua (Artistaren aitaren oroipena)

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Timur Novikov, Aireportua

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Sergei Bugaev, Mir: hogeigarren mendean egina

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Alexander Brodsky, Materia grisa

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Oleg Kulik, Emakume kirolaria eta Kosmonauta

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Vadim Zakharov, Errusiako artearen historia. Abangoardietatik kontzeptualisten Moskuko eskolara

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago