ERRUSIA!
Vera Mujina, Iraultzaren garra
Kazimir Malevich, Emakume-soina
Iruzkinak
Alexander Deineka, Ehungintzako langileak
- Izenburua:
- Alexander Deineka, Ehungintzako langileak
- Erakusketa:
- ERRUSIA!
- Gaiak:
- Artea eta gizartea | Artea eta politika | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Geometria | Kolorea | OST Taldea | Errusia
- Mugimendu artistikoak:
- Errealismo sozialista
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Deineka, Alexander
Ehungintzako langileak lana 1927koa da, eta Alexander Deineka-k sortu zuen. Garai hartan, hain zuzen, artista ugarik bizkarra eman zioten pinturari, arte gisa. Hala ere, Deinekak uste zuen pinturak oraindik zeregin handia zuela Sobietar Batasun berrian. OST taldeko kide sortzaileetako bat izan zen. OST akronimoak Astodun Pintoreen Elkartea esan nahi du. Talde horrek baieztatzen zuen pintura erabil zitekeela garrantzi politikoa zuten gaiak era berrian eta originalean irudikatzeko.
Ehungintzako langileak harrigarriro modernoa da. Deinekak lan asko egin zuen artista grafiko gisa, eta bere pintatzeko estilo bereziak ezaugarri grafiko handiak ditu. Azalak laututa ageri dira. Eta oso elementu geometriko nabarmenak daude: hari-xirrikak, adibidez, ilara erabat simetrikoetan antolatuak daude, eta aldeetatik nahiz goialdetik ikus ditzakegu. Halaber, industriako fluoreszente elektrikoak sabaian lerrokatuta ageri dira, goian, ezkerrean. Langileen irudiak oso sinpleak dira: albait itzal gutxien erabili da, gorputzek biribilagoak eman dezaten. Espazioa bera ere oso era abstraktuan tratatzen da: batera jarri den hainbat plano bereizi dago, eta zeharo desegiten dira pinturaren eskuinaldeko ertzetik gertu. Koloreen eskema ere oso sinplea da. Zilar kolorea eta zuria dira nagusi, eta horrek ukitu garbia eta teknologikoa ematen dio pinturari.
Sobietar buruzagiek Deinekaren artea errealismo sozialistaren adibide arrakastatsutzat jo zuten. Alegia, horixe zen 1930eko hamarkadaren hasierako sobietar artearen estilo ofiziala. Horren arabera, arteak “errealista izan behar zuen estiloaren aldetik, eta sozialista edukietan”. Pintura mota hau formalki esperimentala izateak deuseztatu egiten ditu ofizialki baimentzen zen sobietar pinturaren monotoniari eta uniformetasunari buruz genituen aurreiritziak.