ERRUSIA!
Dmitry Levitsky, Alexander Lanskoi-ren erretratua
Ivan Aivazovsky, Bederatzigarren olatua
Iruzkinak
Anton Losenko, Vladimir eta Rogneda
- Izenburua:
- Anton Losenko, Vladimir eta Rogneda
- Erakusketa:
- ERRUSIA!
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Historia-margoa | Morala | Errusia | Nicolas Poussin
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Losenko, Anton
Hemezortzigarren mendearen erdialdean, San Petersburgoko arte-akademia berria sortu zen, Frantziako akademia eredu nagusitzat hartuz. Akademien sistemari jarraituz, arte formak garrantziaren arabera sailkatu zituzten. Erretratuak arte-formarik gogokoena ziren Errusian, garai horretan. Hartara, erretratua zerrendaren goiko aldean jarri zuten. Dena den, pintura historikoa zen zerrendaren buru. Noble edo handikien eszenak ziren eta istorio bat irudikatzen zuten. Halaber, batzuetan, moralari lotutako mezua helarazten zuten. Anton Losenko-k azkar lortu zuen arrakasta akademia berrian bere margolan historikoei esker.
Vladimir eta Rogneda deritzon obra honetan, Errusiako historiari buruzko pasarte bat pintatu zuen. 980. urtean, Novgorodeko Vladimirrek Kiev hiriko kontrola kendu zion bere anaiorde Yaropolk-i. Gero, Rognedari, hots, Polotskeko Rogvold printzearen alabari harekin ezkon zedin eskatu zion. Rogvoldek uko egin zuen, batez ere, Rogneda Yaropolkekin ezkontzekoa zelako. Vladimir sutan jarri zen, eta Polotsken aurkako gerra abiarazi zuen; halaber, Rogvold eta haren bi semeak hil zituen, eta Rogneda berekin ezkontzera behartu zuen. Losenkoren margolanean, Vladimir ageri da, bere neskalagun bati barkamena eskatzen, bai eta Vladimirrek izan zituen emazte ugarietako bat. Ironikoa badirudi ere, handik hamar urtera baino gutxiagora, Vladimirrek erabaki zuen erlijio antolatua erabiliko zuela bere agindupean zituen herritarrak batzeko tresna gisa. Hainbat federen berri bildu eta gero, Ekialdeko Eliza Ortodoxoan bataia zezaten aukeratu zuen, eta, horrela, Errusiako Eliza Ortodoxoa jaio zen, Kievan Rus izenaz ezaguna zen lurraldean.
Margolanaren gaia Errusiakoa bada ere, Mendebaldeko artisten eraginari antzeman dakioke. Esaterako, inspirazio klasikoko keinuak eta eszenaren melodrama kutsu nabarmena Poussin pintorearen eraginaren adierazle dira. Obra honekin Losenkok akademiko titulua bereganatu zuen.