Edukira zuzenean joan

ERRUSIA!

Alexei Venetsianov, Uzta-biltzailea

Info gehiago

Mark Antokolski, Ecce Homo: Kristo, jendearen aurrean

Info gehiago

Iruzkinak

Vasily Vereshchaguin, Galtzaileak: hileta-elizkizuna

Izenburua:
Vasily Vereshchaguin, Galtzaileak: hileta-elizkizuna
Erakusketa:
ERRUSIA!
Gaiak:
Heriotza | Artea eta erlijioa | Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Gerra-margoa | Gerra | Zentsura
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Vereshchaguin, Vasili

Hemeretzigarren mendeko bigarren erdian, artistak ideia berriak ikertzen hasi ziren. Ikus daitezkeen errealitateak pintatzeaz gain, artista batzuk barne emozioak eta ametsei lotutako fantasiak irudikatzen hasi ziren. Margolan izugarri hau Vasily Vereshchaguin-ek egin zuen 1870eko hamarkadaren bukaeran. Gerraren kontrako propaganda egiteaz gain, artistak heriotzaren ondorengo bizitzaren irudimenezko ikuspegia ematen du. Vereschaginek estudioak egin ohi zituen benetako gudu-zelaietan. Halaber, larri zauritu zuten 1877 eta 1878 bitarteko Errusiaren eta Turkiaren arteko gerran. Izan ere, gerra hori margolan honen hondo‑irudi historikoa izan zela esan genezake. Obrako irudia artistak berak bizi izan zuen gertaera batean oinarritzen da. Soldaduei eremu zabalean eraso bat inprobisa zezaten eskatu zieten; etsaiak, baina, ia erregimentu osoa akabatu zuen. Gudu hori eta, oro har, gerra, ez zuen begi onez ikusten artistak; eta sentipen hori adierazteko tresna gisa erabili zuen obra hau eta beste zenbait. Hala, bada, Vereshchaguinen zenbait margolan zentsuratu egin zituzten, honako hau barne.

Vereshchaguinen margolanean, armadako ofizial bat eta apaiz bat borrokak utzi dituen ondorioen lekuko dira. Hildako soldaduak gerrako heroi gisa irudikatu beharrean, biluzik eta ahul pintatu zituen. Hilotzak, dagoeneko, lurrari lotzen ari zaizkio, eta gorpuez eta gorputz-atalez osaturiko paisaia osatzen dute, begiak ikus dezakeen bezain urrun hedatzen den paisaia bat. Artistak, beraz, giro misteriotsua eta aztoratzailea sortzen du. Koloreei dagokienez, urre‑marroia eta urdin‑grisa baino ez ditu erabiltzen. Zerumugan diagonal dramatikoa ageri da, eta eskuinean ilunago dago, ekaitza hurbiltzen ari delako.

Garai horretako artista asko saiatu zen euren artelanetan ideia erlijiosoak irudikatzeko modu berria bilatzen. Obra honi dagokionez, Kristoren antza duen apaiza, arima galduak bedeinkatzen ari da, eta horrek Azken Epaiketa gogorarazten du.

BESTE ATALAK

Ongietorria eta jarraibideak

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Ama Birjinaren iragaitzaren katedraleko ikonostasia, Kirillo‑Belozersk monasterioan

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Errege-ateak

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Sakkosa eta mitra

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Ama Birjinaren iragaitza

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Rastrelli, Pedro I.aren erretratua

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Antoon Van Dyck, Autorretratua

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Egile ezezaguna, Yakov Turgenev-en erretratua

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Dmitry Levitsky, Alexander Lanskoi-ren erretratua

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Anton Losenko, Vladimir eta Rogneda

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Ivan Aivazovsky, Bederatzigarren olatua

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Ines de Castro-ren, Portugalgo Pedro infantearen emazte morganatikoaren, heriotza

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Alexei Venetsianov, Uzta-biltzailea

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Vasily Vereshchaguin, Galtzaileak: hileta-elizkizuna

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Mark Antokolski, Ecce Homo: Kristo, jendearen aurrean

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Nikolai Ge, Kristo eta dizipuluak, Getsemaniko lorategian sartzen

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Ilia Repin, Volgako batelariak

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Grigori Miasoedov, Segalariak

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Vasili Smirnov, Neron-en heriotza

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Vasili Surikov, Elurrezko gotorlekuaren erasoa

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Mikhail Vrubel, Bogatyr

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Christian Cornelius Krohn, Sergei Shchukin-en erretratua eta Konstantin Korovin: Ivan Morozov‑en erretratua

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Paul Gauguin, Solasa (Les Parau Parau)

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Ilya Mashkov, Alkandora pintatua duen mutilaren erretratua

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Mijail Larionov, Venus

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Kuzma Petrov-Vodkin, Bihotz gaiztoenganako samurtasunaren Andre Maria

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Alexander Rodchenko, Triptikoa: Kolore gorri garbia, kolore hori garbia, kolore urdin garbia

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Vera Mujina, Iraultzaren garra

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Alexander Deineka, Ehungintzako langileak

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Kazimir Malevich, Emakume-soina

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Yuri Pimenov, Mosku berria

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Alexander Gerasimov, Urriaren ereserkia

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Arkady Plastov, Etxalde kolektiboko jaialdia

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Ilya Kabakov, Espazioraino hegan egin zuen gizona

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Gueli Korzhev, Bandera altxatzen

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Dmitri Zhilinsky, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuneko gimnastak

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Erik Bulatov, Krasikov kalea

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Vladimir Yankilevsky, 14. triptikoa: Autorretratua (Artistaren aitaren oroipena)

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Timur Novikov, Aireportua

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Sergei Bugaev, Mir: hogeigarren mendean egina

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Alexander Brodsky, Materia grisa

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Oleg Kulik, Emakume kirolaria eta Kosmonauta

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Vadim Zakharov, Errusiako artearen historia. Abangoardietatik kontzeptualisten Moskuko eskolara

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago