Edukira zuzenean joan

ERRUSIA!

Arkady Plastov, Etxalde kolektiboko jaialdia

Info gehiago

Gueli Korzhev, Bandera altxatzen

Info gehiago

Iruzkinak

Ilya Kabakov, Espazioraino hegan egin zuen gizona

Izenburua:
Ilya Kabakov, Espazioraino hegan egin zuen gizona
Erakusketa:
ERRUSIA!
Gaiak:
Artea eta espazioa | Artea eta gizartea | Sorkuntza artistikoa | Sinbologia | Errusia | Tradizioa
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea
Artelan motak:
Instalazioa
Aipatutako artistak:
Kabakov, Ilya

Areto honetan Ilya Kabakov-en lan bakarra aurkezten da. Ilya Kabakov itzal handieneko errusiar artista da, gaur egun lanean diharduenetan. Kabakov mendebaldean aritu da lanean 1980ko hamarkadaz geroztik, baina bere lanaren zati handienak Errusiako eta Sobietar Batasuneko historia soziala islatzen du. Instalazioak Espazioraino hegan egin zuen gizona du izena. 1981. eta 1988. urteen artean egin zen, hau da, Sobietar Batasunaren azken urteetan. Kabakovek eszenatoki moduko eremua sortu du: etxebizitza komunal batean dagoen oholez itxitako gela txikia iradokitzen du, edo hainbat familiaren bizileku den eta sukalde eta bainugela bera partekatzera behartzen dituen apartamentu bat. Altzari gutxi dago, ohe soil bat eta traste gutxi batzuk besterik ez. Hormetan hainbat testu dago itsatsita, eta suposatzen da poliziari emandako txostenak direla. Gela horretan bizi izandako alegiazko pertsonaiaren historia kontatzen du. Pertsonaia horrek bere burua zerurantz jaurti zuen, eta espazioan desagertu zen.

Bizilagunen azalpenen arabera, bi urte lehenago aldatu zen gelatxora bizitzera. Ezin zuen horma-papera ordaindu, eta hormak posterrekin estali zituen. Hiru lerrotan jarri zituen. Antolamendu horrek ikonostasiaren sobietar bertsio merke moduko bat sortzen du; hots, errusiar elizetako ikonoen antolamendua antzeratzen du. Goian jainkoak daude, hots, kasu honetan, heroi sobietarrak. Erdiko lerroan eguneroko bizitza ageri da. Eta, behealdean, irudi gorrien lerroak infernua sinbolizatzen du. Gelan pertsonaiaren ihes-plana erakusten da. Apartamentutik eta bere bizitzatik ihes egiteko plana da: apartamentu etxeko ganbaratik, etxean egindako katapulta eta lehergailuak erabiliko ditu. Hainbat mapa dago, bai eta pintura bat ere. Horretan Spasky dorrea erakusten da, Plaza Gorritik espaziorantz aireratzen. Hiru dimentsiotako modeloa ere badago: gizonaren kalea ikusten da, eta haren apartamentuaren eraikina. Eraikinetik metalezko zerrenda ateratzen da. Zerrenda horrek aireratzearen noranzkoa adierazten du, Yuri Gagarin sobietar astronauta ospetsuak bezalaxe espazioratzeko planaren arabera. Sabaiko zulo irekitik sartzen den argi zerutiarra da geratzen den guztia, lurreko hondakinez eta, jendea sartzea saiheste aldera, poliziak atean jarritako ohol soilez gain. Gizona aurkitu ez dutela igartzen dugu. Hortaz, eguneroko bizitza murriztaile eta errepikakorretik haratagoko paradisuaren bila irteteko planak arrakasta izan duela ulertzen da.

BESTE ATALAK

Ongietorria eta jarraibideak

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Ama Birjinaren iragaitzaren katedraleko ikonostasia, Kirillo‑Belozersk monasterioan

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Errege-ateak

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Sakkosa eta mitra

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Ama Birjinaren iragaitza

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Rastrelli, Pedro I.aren erretratua

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Antoon Van Dyck, Autorretratua

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Egile ezezaguna, Yakov Turgenev-en erretratua

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Dmitry Levitsky, Alexander Lanskoi-ren erretratua

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Anton Losenko, Vladimir eta Rogneda

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Ivan Aivazovsky, Bederatzigarren olatua

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Ines de Castro-ren, Portugalgo Pedro infantearen emazte morganatikoaren, heriotza

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Alexei Venetsianov, Uzta-biltzailea

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Vasily Vereshchaguin, Galtzaileak: hileta-elizkizuna

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Mark Antokolski, Ecce Homo: Kristo, jendearen aurrean

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Nikolai Ge, Kristo eta dizipuluak, Getsemaniko lorategian sartzen

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Ilia Repin, Volgako batelariak

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Grigori Miasoedov, Segalariak

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Vasili Smirnov, Neron-en heriotza

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Vasili Surikov, Elurrezko gotorlekuaren erasoa

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Mikhail Vrubel, Bogatyr

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Christian Cornelius Krohn, Sergei Shchukin-en erretratua eta Konstantin Korovin: Ivan Morozov‑en erretratua

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Paul Gauguin, Solasa (Les Parau Parau)

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Ilya Mashkov, Alkandora pintatua duen mutilaren erretratua

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Mijail Larionov, Venus

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Kuzma Petrov-Vodkin, Bihotz gaiztoenganako samurtasunaren Andre Maria

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Alexander Rodchenko, Triptikoa: Kolore gorri garbia, kolore hori garbia, kolore urdin garbia

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Vera Mujina, Iraultzaren garra

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Alexander Deineka, Ehungintzako langileak

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Kazimir Malevich, Emakume-soina

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Yuri Pimenov, Mosku berria

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Alexander Gerasimov, Urriaren ereserkia

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Arkady Plastov, Etxalde kolektiboko jaialdia

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Ilya Kabakov, Espazioraino hegan egin zuen gizona

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Gueli Korzhev, Bandera altxatzen

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Dmitri Zhilinsky, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuneko gimnastak

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Erik Bulatov, Krasikov kalea

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Vladimir Yankilevsky, 14. triptikoa: Autorretratua (Artistaren aitaren oroipena)

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Timur Novikov, Aireportua

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Sergei Bugaev, Mir: hogeigarren mendean egina

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Alexander Brodsky, Materia grisa

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Oleg Kulik, Emakume kirolaria eta Kosmonauta

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Vadim Zakharov, Errusiako artearen historia. Abangoardietatik kontzeptualisten Moskuko eskolara

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago