Edukira zuzenean joan

ERRUSIA!

Nikolai Ge, Kristo eta dizipuluak, Getsemaniko lorategian sartzen

Info gehiago

Grigori Miasoedov, Segalariak

Info gehiago

Iruzkinak

Ilia Repin, Volgako batelariak

Izenburua:
Ilia Repin, Volgako batelariak
Erakusketa:
ERRUSIA!
Gaiak:
Gizakia | Artea eta gizartea | Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Sinbologia | Morala | Errusia
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Repin, Ilia

Ilia Repin-ek 1870eko hamarkadaren hasieran eginiko margolan hau, Volgako batelariak, errusiar artearen lan sinbolikoenetariko bat da. Hainbat gizon zarpailtsu ageri dira, batel bati sokekin lotuta. Tira eginez, batela ibaian mugiarazten dute. Esaten denez, San Petersburgon Neva ibaiaren ertzean ibilaldia eginda inspiratu zen Repin, margolan hau egiteko. Gazte-talde bat ikusi zuen ibaiertzean picnic egiten; eta, handik gertu, lanean ari zen batelari talde bat. Lan horren kausa izan zen, neurri batean, 1861ean Alexandro II.a tsarrak joputza abolitu izana. Izan ere, jopuak gehienbat nekazariak ziren, eta ez zieten lurrik eman. Beraz, beste edozertan lan egin beharrean izan ziren, gosez hilko ez baziren. Batelei tira egiteko, gizakiak erabiltzea merkeagoa zen zaldiak enplegatzea baino.

Repinek, gero, Volga ibaian lanean ari zen talde bati segitu zion, eta haietako bakoitzaren estudio intentsiboak egin zituen. Azken margolanean, gizon bakoitzaren izaera eta jitea erakusten du; baina, era berean, pairamenari eta sufrimenduari aurre egiteko indar moralari eskainitako monumentu unibertsala ere sortzen du. Irudien prozesioa azpiko aldetik ikusia da, eta horrek dorre bihurtzen ditu, atzealdeko uraren eta zeruaren gainean. Horrela, heroi itxura dute.

Lan akigarriaren irudi honek argi eta garbi erakusten dizkigu Errusian hemeretzigarren mendearen bukaeran zituzten gizarte- eta ekonomia-baldintzak. Lankide dituen gizon zaharragoak ez bezala, erdian den gaztea, uztarria kentzeko keinua egiten ageri dena, badirudi etorkizunaren adierazgarri dela. Izan ere, etorkizun horretan, jendea ez da mugatuko errusiar gizartearen injustiziak pairatzera, baizik eta iraultzaren bidez aurre egingo die injustizia horiei.

BESTE ATALAK

Ongietorria eta jarraibideak

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Ama Birjinaren iragaitzaren katedraleko ikonostasia, Kirillo‑Belozersk monasterioan

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Errege-ateak

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Sakkosa eta mitra

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Ama Birjinaren iragaitza

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Rastrelli, Pedro I.aren erretratua

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Antoon Van Dyck, Autorretratua

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Egile ezezaguna, Yakov Turgenev-en erretratua

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Dmitry Levitsky, Alexander Lanskoi-ren erretratua

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Anton Losenko, Vladimir eta Rogneda

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Ivan Aivazovsky, Bederatzigarren olatua

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Ines de Castro-ren, Portugalgo Pedro infantearen emazte morganatikoaren, heriotza

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Alexei Venetsianov, Uzta-biltzailea

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Vasily Vereshchaguin, Galtzaileak: hileta-elizkizuna

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Mark Antokolski, Ecce Homo: Kristo, jendearen aurrean

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Nikolai Ge, Kristo eta dizipuluak, Getsemaniko lorategian sartzen

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Ilia Repin, Volgako batelariak

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Grigori Miasoedov, Segalariak

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Vasili Smirnov, Neron-en heriotza

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Vasili Surikov, Elurrezko gotorlekuaren erasoa

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Mikhail Vrubel, Bogatyr

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Christian Cornelius Krohn, Sergei Shchukin-en erretratua eta Konstantin Korovin: Ivan Morozov‑en erretratua

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Paul Gauguin, Solasa (Les Parau Parau)

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Ilya Mashkov, Alkandora pintatua duen mutilaren erretratua

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Mijail Larionov, Venus

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Kuzma Petrov-Vodkin, Bihotz gaiztoenganako samurtasunaren Andre Maria

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Alexander Rodchenko, Triptikoa: Kolore gorri garbia, kolore hori garbia, kolore urdin garbia

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Vera Mujina, Iraultzaren garra

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Alexander Deineka, Ehungintzako langileak

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Kazimir Malevich, Emakume-soina

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Yuri Pimenov, Mosku berria

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Alexander Gerasimov, Urriaren ereserkia

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Arkady Plastov, Etxalde kolektiboko jaialdia

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Ilya Kabakov, Espazioraino hegan egin zuen gizona

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Gueli Korzhev, Bandera altxatzen

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Dmitri Zhilinsky, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuneko gimnastak

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Erik Bulatov, Krasikov kalea

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Vladimir Yankilevsky, 14. triptikoa: Autorretratua (Artistaren aitaren oroipena)

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Timur Novikov, Aireportua

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Sergei Bugaev, Mir: hogeigarren mendean egina

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Alexander Brodsky, Materia grisa

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Oleg Kulik, Emakume kirolaria eta Kosmonauta

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Vadim Zakharov, Errusiako artearen historia. Abangoardietatik kontzeptualisten Moskuko eskolara

ERRUSIA!, Iruzkina, 2006

Info gehiago