Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
Charles Willson Peale, Benjamin eta Eleanor Ridgely Laming, 1788
Bigarren atalerako sarrera: Zabalkuntza eta Zatiketa
Iruzkinak
Gilbert Stuart, George Washington (Munro-Lennox erretratua bezala ere ezaguna), 1800 inguru
- Izenburua:
- Gilbert Stuart, George Washington (Munro-Lennox erretratua bezala ere ezaguna), 1800 inguru
- Erakusketa:
- Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
- Gaiak:
- Artea eta politika | Sorkuntza artistikoa | Erretratua eta autorretratua | AEB | George Washington
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Stuart, Gilbert
Gilbert Stuart-ek pintatutako erretratu hau George Washington-en erretratu ospetsuenetako bat da. Estatuburua hiru aldiz eseri zen Stuarten aurrean. Hala ere, federazioaren garaian hainbestekoa zen Amerikako lehen presidentearen irudiaren eskaera, Stuartek ehundik gorako jatorrizko erretratuen bertsio egin baitzituen. Hemen ikusten duzun lana Munro-Lennox erretratua bezala da ezaguna, XIX. mendeko bi jaberi esker: Peter Jay Munro izeneko abokatua eta James Lennox New Yorkeko filantropoa. 1800. urte inguruan egin zuen, eta artistak lau urte lehenago zuzenean egin zuen Lansdowne erretratua izenarekin ezagutzen den koadroaren berrikuspen xehe bat da.
Barru klasiko eta idealizatu batean, jantzi beltz formalarekin, gizon jakintsu gisa ageri da Washington. Eskua paperen gainean dauka, ondoan, luma bat. Washington lorpen militar harrigarriei esker egin zen ospetsu eta areto honetan gisa horretan ikuspegi horretatik ikusi ahal izango duzu. Baina hemen, kulturadun gizon demokrata gisa ageri da, politikari zibil ohoretsu gisa, soldadu gisa baino.
Stuartek George Washington miresten zuen. Honela esan zuen Amerikako lehen presidenteaz:
“Haren aurpegian beste edozein gizakirengan ikusi ez nituen ezaugarriak ikusi nituen. Bere begi zuloak inoiz ikusi ditudan handienak ziren. Haren ezaugarri guztiak pasio indartsuenen adierazgarri ziren”.
Bestalde, Stuart gizon lizuna zela diote, buru zorrotzeko pertsona xelebrea, edale amorratua izateaz gain. Washingtonek pintorea nolabaiteko mespretxuz begiratzen zuela esaten da. Horrek azal lezake zergatik ageri den Washington erretratu galant honetan nolabait urrun eta larderiatsu.