Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
Richard Prince, Titulurik gabea (Cowboy), 1995
Matthew Barney, Cremaster zikloa, 1994-2002
Iruzkinak
Julian Schnabel, Autoerretratua Andy-ren itzalean, 1987
- Izenburua:
- Julian Schnabel, Autoerretratua Andy-ren itzalean, 1987
- Erakusketa:
- Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
- Gaiak:
- Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Gainazala | Materiala | Tamaina | Erretratua eta autorretratua | Andy Warhol
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Figuratiboa | Neoespresionismoa
- Artelan motak:
- Mosaikoa | Pintura
- Aipatutako artistak:
- Schnabel, Julian
Margo handi hau Julian Schnabel artistak egina da. Pintorea bera ageri da, leiho bateko barren aurrean irudikatuta, aurpegiera goibela duela. Beste artista bati egindako omenaldia ere bada: Autoerretratua Andy-ren itzalean du izena. “Andy” izena margoaren eskuinaldean dago hizki handiz idatzita, goitik behera. Behean, eskuinaldean ageri den datak argi eta garbi uzten du noren itzalpean ageri den Schnabel: otsailak 22 Andy Warhol-en heriotza-data da.
Schnabel nazioarteko “izar”-eliteko kide izan zen, laurogeiko hamarkadan pintura figuratiborako itzulera nabaria gertatu zenean. Garai hartan, denboraldi batez, eskala handian egin zituen lanak diru-kopuru handia eta komunikabideen arreta bizia erakarri zuten. Joera horri “neoespresionismo” deitu zitzaion, eta arte kontzeptualeko eta minimalismoko hamarkadekin hautsi zuen erradikalki, modu atzerakoian batzuen iritziz.
Margoaren gainazala behatuz gero, ikus daiteke, artistak loza eta plater puskak erabili dituela, zurezko panelen gainean. Ideia 1970eko hamarkadan Bartzelonara egindako bisita batean hartu zuen. Hantxe ikusi zituen Antonio Gaudí-k eginiko mosaikozko banku-eskulturak, bai eta mosaikozko hormak ere hiriko jatetxeetan. Estudiora itzuli eta irizpide hori bera erabili zuen inprobisazio handiagoarekin, eskultura-gainazal ezberdinetan pintatuz. Horixe bihurtu zen artistaren lanaren adierazgarri, ukimen-osagai bizia gehitu baitzion pintatzeko ekintza tradizionalari.