Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
Gilbert Stuart, George Washington (Munro-Lennox erretratua bezala ere ezaguna), 1800 inguru
Edward Hicks, Erreinu bare bat zutoihalak daramatzaten kuakeroekin, 1829/30
Iruzkinak
Bigarren atalerako sarrera: Zabalkuntza eta Zatiketa
- Izenburua:
- Bigarren atalerako sarrera: Zabalkuntza eta Zatiketa
- Erakusketa:
- Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
- Gaiak:
- Artea eta gizartea | Artea eta historia | Artea eta identitatea | Artea eta politika | Sorkuntza artistikoa | Sinbologia | Eszena-generoa | Paisaia | Hudson River Eskola | Historia | Gerra | Natura | AEB
- Artelan motak:
- Pintura
XIX. mendea zabalkuntza garaia izan zen zentzu askotan: lur-eremu berriak Amerikako Estatu Batuetako zati bihurtu ziren, biztanleria berehala hazi zen eta hezkuntzak alfabetatzearen igoera bermatu zuen. Baina ezegonkortasun eta gatazka garaia ere izan zen. Hiri handiek nekazal guneetako giza baliabideak hustu zituzten. Ekonomiak aldaketa handiak jasan zituen, Afrikako esklabo-salerosketa hazi egin zen eta iparraldeko ideien eta hegoaldeko baloreen arteko tentsioek 1860. hamarkadako Gerra Zibila ekarri zuten, 623.000 soldaduren heriotzarekin.
Garai honetako pintore askok herrialde gaztearen itxaropenak, nahiak eta ikuspegi idealizatuak adierazi zituzten. XIX. mende hasieran, ikuspegi aberats eta zabalak pintatu zituzten artista askok Amerikako paisaiak inspirazio-iturritzat hartu zituzten. New York estatuaren iparraldeko mendi-hegaletan sortutako pintura-mota honi Hudson River Eskola izena eman zitzaion. Mende erdialdean, Estatu Batuak mendebaldera zabaldu ziren —zabalkunde horri “Ageriko Halabeharra” deitu zitzaion— eta horrek natura paisaia zabal eta dramatikoen ikuspegi ikaragarriak inspiratu zituen. Mugarik gabeko kontinente birjin baten ikuspegi hori nazioaren handitzeko ahalmenaren ikurra zen. Horrela, Amerikako Mendebaldea lur agindua zenaren sinesmen mitikoa ernatu zen.
Genero-pinturek eguneroko eszenak irudikatzen zituzten, eta, hala, Amerikako gizon-emakume nahiz haur arruntak betikotu egin ziren. Askotan irudi hunkigarriak ziren, batzuetan objektiboagoak edo sozialki kritikoak ziren arren. Erakusketako atal honetan ezaugarri horien guztien adibide diren lanak ikusiko dituzu. Irudi hauek Amerikako natur paisaiaren aniztasuna erakusten dute, eta politika eta kultur aldaketa handiko garai honetako nahasmenduaren lekuko dira.