Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
Albert Bierstadt, San Antonioko ur-jauziak, 1880–87
Thomas Eakins, Borrokalariak, 1899
Iruzkinak
George Caleb Bingham, Txalupako marinel alaiak, 1877–78
- Izenburua:
- George Caleb Bingham, Txalupako marinel alaiak, 1877–78
- Erakusketa:
- Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
- Gaiak:
- Artea eta historia | Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Eszena-generoa | Paisaia | AEB | Alaitasuna
- Mugimendu artistikoak:
- Errealismoa | Erromantizismoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Bingham, George Caleb
George Bingham-en margo honetan gabarra gainean doazen gizon-talde alai bat ageri da Missouri ibaian. 1870eko hamarkadan pintatu zuen eta gaiaren inguruan egindako sail bateko artelana da. Piramide itxurako konposizio honetan figurak eta euren ontzi sendoa nabarmentzen dira, egun epel batean eta paisaia baketsuan.
Pintura honetako gaiak garai hartako Amerikako pinturetan gustukoen ziren bi gai nagusietara garamatza: langile arrunten eguneroko bizitza eta Mendebaldeko mugako bizitza eta paisaia. Binghamen lan askok kolonizatu berri izan ziren lurralde horien espiritua jasotzen dute. Gaur egun, Estatu Batuen hazkuntzaren historia sozial eta politikoaren azterketa liluragarria egiteko bide ematen dute.
Hemen dakuskigun gizonen moduko langileek Missouri ibaiko lurrun-ontziei enbor-zatiak saltzen egiten zuten lan. Garai hartan, lurrun-ontzia asko erabiltzen zen garraiobide gisa, batez ere Hegoaldean, ur hotzak eta ur gaineko izotz-zatiek ez baitzuten gizaki eta lehengaien garraioa oztopatzen. Lurrun-ontziek egurrarekin funtzionatzen zuten. Hemen ikusten dugunaren moduko txalupa lauak erabiltzen ziren erregaia zuzenean lurrun-ontzietara eramateko.
Txalupako marinel alaiak lanean artistak elementu errealistak eta erromantikoak konbinatzen ditu, modernoa nahiz betierekoa den irudi bat osatzeko, probatzailea eta lasaigarria aldi berean. Ontzi-gizonen arropa urratu eta gorputz gihartsuek agerian uzten dute euren lanbideak eskatzen duen indar fisikoa, baina harmonia erlaxatu eta alaiko irudi bat da hau, hiriko ikusle heziarentzat egina. Ikusle horien gustu eta pertzepzioei eutsiz, pintura honek ez du Amerikako ipar-erdialdeko ibaietan burutzen zen salerosketaren benetako gogortasuna islatzen.