Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
Donald Judd, Titulurik gabea, 1969ko abenduaren 23a
Seigarren atalerako sarrera: Kulturaniztasuna eta Globalizazioa
Iruzkinak
Robert Morris, Titulurik gabea (feltro beltza), 1973
- Izenburua:
- Robert Morris, Titulurik gabea (feltro beltza), 1973
- Erakusketa:
- Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Ibilbide artistikoa | Lan intelektuala | Sorkuntza artistikoa | Forma | Lan-prozesua | Materiala
- Mugimendu artistikoak:
- Minimalismoa | Prozesu-Artea
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Morris, Robert
Honako hau Robert Morris-ek egindako feltrozko lan bat da. Morris itzal handiko artista eta teoriagilea da Minimalismoan, performancean, dantzan eta Earthworks gisa (naturak egindako artelanak) ezagun egin ziren kanpo-egitura handiak egiten. Izenbururik ez duen pieza hau feltro beltzezko zatiekin eginda dago, forma organikoak edo energia-uhinak irudikatzeko moduan zintzilikatuak eta antolatuak.
1973an, artistak lan hau egin zuenean, lan minimalisten egitura gogor eta zurrunagoak albo batera uzten hasi zen. Gero eta gehiago aztertzen zituen lehengai bigunagoak esperimentuetan, “Process Art” edo prozesuen artea izena hartuz. Honako honetan hormatik zintzilik dagoen feltroa darabil Morrisek, grabitateak eta tentsioak lehengaietan duen eragina aztertzeko. Honela, artistaren arima baino, lehengaien izaera agertzeko nahiari eta sortze-prozesuaren garrantziari eusten dio.
1966–67. urteetan Morrisek eskulturari buruzko bere ideiak adierazi zituen idazki kritiko batzuetan. Honela idatzi zuen:
“Irekiera, zabaltasun, sartzeko erraztasun, publikotasun, errepikakortasun, oreka, gertutasun eta berehalakotasun itxura duen eta sentsazio horiek ematen dituen obra motak, erabaki argi bat hartuz sortua izan dena eta ez itsuki, gizartean eraginak izango lituzke, baina inoiz ez negatiboak. Halako lana aspergarria egingo zitzaien beren pertzepzio gorena bermatuko duen espezialitate esklusibo bat nahi dutenenei”.
Artearen itxaropen konbentzionalak zalantzan jartzen ditu eta hori, artistaren baieztapen teorikoen ezaugarria ez ezik, egiten dituen lanen ezaugarria ere bada.