Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
Cy Twombly, Komodori buruzko bederatzi itzal, Erroma, 1963
Ed Ruscha, Hollywooden atzealdea, 1977
Iruzkinak
Andy Warhol, Hondamendi laranja 5. zk., 1963
- Izenburua:
- Andy Warhol, Hondamendi laranja 5. zk., 1963
- Erakusketa:
- Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
- Gaiak:
- Heriotza | Artea eta gizartea | Artea eta komunikabideak | Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua | Morala | AEB
- Mugimendu artistikoak:
- Pop Artea
- Artelan motak:
- Pintura | Serigrafia
- Aipatutako artistak:
- Warhol, Andy
Hondamendi laranja 5. zk. Andy Warhol-ek 1963an egindako lana da. New Yorkeko presondegi bateko gela hutsean dagoen aulki elektriko baten irudia ageri da hamabost aldiz errepikatua. Serigrafiaren teknikaren bitartez egindako lan honetan irudi kezkagarria ageri da. Herri-kulturari eta komunikabideei dagokien itxurakeriaz Pop Arteak egiten duen erabilera axolagabea aplikatzen dio gerra osteko Amerikako gizartean pisu handikoa den gai bati, heriotza-zigorrari, alegia.
Honela azaldu zuen Warholek: “irudi lazgarri bat behin eta berriz ikusten duzunean, azkenean, eragina galdu egiten du.” Margo honek hedabideetan gertatzen den tragediaren etengabeko errepikapena azpimarratzen du, hurrengo biktimaren zain dagoen aulki hutsaren patetismoa nabarmenduz.
Warholen laguntzaile zen Gerard Malanga-k honela gogoratzen du artistarekin Hondamendia sailean lanean aritu zen garaia. Hitz hauek agerian uzten dute, ez soilik nola egin ziren gisa honetako lanak, baita Warholen Pop estiloaren etika bera ere. Honela esan zuen:
“Pintura bakoitzean lau minutu ematen genituen gutxi gorabehera, eta ahalik eta mekanikoen egiten genuen lan irudi bakoitza ongi irtetea saiatuz, baina ez zitzaizkigun inoiz ongi irteten. Makinak bilakatu ginenez, oso inperfektuak ziren lanak burutzen genituen. Andyk bere akatsak onartzen zituen. Ez zuen inoiz lanik baztertu. Andyk esaten zuen: “artearen zati bat da hau.” Nolabaiteko Zen sentiberatasuna zuen, baina kritikoen aurrean Andy existentzialista bihurtu zen, nahigabe egindakoak nahita egindakoak bezala interpretatu baitziren”.