Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
Winslow Homer, Etxea, etxe goxoa, 1863 inguru
George Caleb Bingham, Txalupako marinel alaiak, 1877–78
Iruzkinak
Albert Bierstadt, San Antonioko ur-jauziak, 1880–87
- Izenburua:
- Albert Bierstadt, San Antonioko ur-jauziak, 1880–87
- Erakusketa:
- Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
- Gaiak:
- Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Paisaia | Natura | AEB | Claude Lorrain | Tradizioa
- Mugimendu artistikoak:
- Erromantizismoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Bierstadt, Albert
Paisaia-pintura honek Mississippiko San Antonio ur-jauzi handiak erakusten ditu, Minneapolisetik gertu, Minnesotan. Eszena urrezko dirdira lainotsu batean ageri da, pintorearen irudimenak eztitua. Amerikako pintura erromantikoaren adibide on bat da hau. Naturaren handitasuna eta aldarte melankoliko eta poetikoa konbinatzen dituzten gisa honetako lanek oso harrena ona izan zuten XIX. mende amaieran. Garai hartan baita ere, arte-bildumagileek prezio altuan erosi zituzten, Inpresionismoaren estilo berriarekin batera gainbehera joan ziren arte.
Margo hau 1880ko hamarkadan egin zen, modernotasunak izugarrizko igoera bizitu zuen garaian. Garai modernoen aurkako antidoto bat balitz bezala, betierekotasunaren eta galdutako lur basatiaren elegiazko zentzumena helarazten digu. Aurreko planoko zuhaitzak eta irudi txikiak figura klasikoak dira eta Europako paisaia-pintura tradizionalean dute oinarria, XVII. mendeko Claude Lorrein pintorean, esate baterako. Baina eszenaren lasaitasunari erdialdeko planoan ageri diren ur zuriak kontrajartzen zaizkio. Honi dagokionez ere, baliteke arrazoi historiko bat egotea: aurreko planoko haitzaren gainean ageri den gizon bakartia Hennepin apaiza izan daiteke, ur-jauziak aurkitu zituen misiolari Frantziskotarra. Berak eman zien izena ur-jauziei 1680an, Paduako San Antonioren omenez.
Pintorea, Albert Bierstadt, Alemanian jaio zen eta haurtxo zela joan zen bere familia Amerikara. Europara itzuli zen, Düsseldorf hiriko Arte-Akademia entzutetsuan pintore gisa prestatzeko eta, bere garaiko beste artista askoren moduan, Erromara ere joan zen, margotu eta marrazteko. Bere lanen adierazgarri dira, erabiltzen duen teknikaren zehaztasuna eta helarazten duen argi-efektua. Areto honetan bertan Bierstadten paisaia-pinturen maisutasuna ikusi ahal izango duzu Sierra Nevada mendiei buruz egindako margoan.