Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
Ralston Crawford, Buffaloko ale-igogailuak, 1937
Bosgarren atalerako sarrera: Oparotasuna eta Etsipena
Iruzkinak
Thomas Hart Benton, Amerikako epika historikoa, 1924–27
- Izenburua:
- Thomas Hart Benton, Amerikako epika historikoa, 1924–27
- Erakusketa:
- Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
- Gaiak:
- Artea eta historia | Sorkuntza artistikoa | AEB | Esklabotza
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Figuratiboa | Erregionalismoa | Espresionismo Abstraktua
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Benton, Thomas Hart | Pollock, Jackson
1920ko hamarkadan Thomas Hart Benton-ek Amerikako epika historikoa izeneko horma-pintura ziklo handi bat pintatu zuen. 18 paneleko sail batean Amerikako sustraien kaleidoskopio dramatiko bat aurkeztu zuen, ona eta txarra zena irudikatuz. Garai kolonialetik hasi eta ordura arteko jende arrunta ikus zitekeen sailean, eta forma soil, monumentaleko estilo bereizgarrian pintatu zituen, narrazio-osagai gutxirekin.
Erakusketa honetan saileko bost irudien hautaketa bat ikus dezakezu. Aizkorak and Ereileak izeneko irudien oinarria Amerika eraiki zuten gizonen lan gogorra eta fisikoa da. Iruten ari diren emakumeak ageri diren panelak ehungintzak etxeetan izan zuen hastapena omentzen du. Esklaboak izeneko irudiak esklabo-salerosketaren gogortasuna eta gizagabetasuna irudikatzen ditu, eta Erlijioa izeneko panela Mundu Berriko fedearen irakaskuntzari buruzko ikuspegi anbibalentea da.
Amerikako epika historikoa lanak Bentonen iritzia uzten du agerian, alegia, esperientzia garaikidea dela —eta ez urruneko historia edota mitologia— aro modernoko artista serioen gai egoki bakarra. “Erregionalismo” izeneko mugimenduari lotu zitzaion. Bentonek zionaren arabera, Erregionalismoaren muina Amerika beraren ikurra izatea zen.
Missouriko herri txiki batean jaioa, Amerikaren bihotz-bihotzean, Benton pertsonalitate aparta eta arte-iruzkingile zorrotza zen. Time aldizkariaren azalean agertu zen 1934an. Errenazimentuko pintore bikainak miretsi zituen, batez ere Migel Anjel, baina edalea eta boxeolaria ere bazen. Ez zituen museoak atsegin eta esaten zuen batzuetan nahiago zuela bere artea tabernatan zintzilikatu. Guztiz desberdina baina, era berean, artista bikaina den baten irakasle eta kontseilari izan zen, alegia, Jackson Pollock espresionista abstraktuarena. Hala ere, Benton uzkur ageri zen arte abstraktuaren aurrean. 1960ko hamarkadan honako hitz hauek esan zituen arte abstraktuari buruz:
“materiala botatzen utzi eta jariotzea baino ez da, buruko tentsioak askatzeko ona, ez beste ezertarako.”