Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
Chuck Close, Stanley, 1980–81
Donald Judd, Titulurik gabea, 1969ko abenduaren 23a
Iruzkinak
Dan Flavin, Berdeak berdeak gurutzatzen (Piet Mondrian-i eskania, berdea falta zitzaionari), 1966
- Izenburua:
- Dan Flavin, Berdeak berdeak gurutzatzen (Piet Mondrian-i eskania, berdea falta zitzaionari), 1966
- Erakusketa:
- Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
- Gaiak:
- Artea eta industria | Artea eta espazioa | Artea eta umorea | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Kolorea | Materiala | Piet Mondrian
- Mugimendu artistikoak:
- Minimalismoa
- Artelan motak:
- Instalazioa
- Aipatutako artistak:
- Flavin, Dan
1963an estudioko horman hodi fluoreszente bat diagonalki jarri zuenetik, Dan Flavin-ek hamarkadak eman ditu apaingarririk gabeko hodi fluoreszenteak erabiltzen guztiz berria den arte-mota bat sortzeko. Honako hau hasierako lanetako bat da eta Berdeak berdeak gurutzatzen izena du. “Hesi” gisa ezaguna egin den instalazio saileko lan bat da. Lan hauetan, Flavinek museoko ezarpen konbentzionalak nahiz ikuslearen esperientziak eraldatzen ditu, espazioa inbadituz eta, hein batean, espazio horretara sarbidea blokeatuz. Hiru dimentsiotako lan guztietan Flavinek luzera estandarreko aparatu eta lanparak erabili ditu bakarrik, merkatuko hamar kolore erabilgarritan.
Honelako lanek minimalismoaren adimen-objektibitatetik zerbait daukate. Arte-kritikariek urte askotan egin dituzten interpretazioen arabera, prozesu sortzailerik gabeko desindibidualizazio ariketa zorrotzak dira. Baina badute minimalismoaren ortodoxiatik haratago doan sentsualtasuna eta umorea. Argi dirdiratsuek burrunba egiten dute, berotasuna darie eta iluntasuna argitzen dute. Flavinen lanak harrera ona du haur txikiengan. Piezek inguruko arkitekturarekin esku hartzen dute. Eta askotan umore zorrotza eta sotila gehitzen zaie. Esate baterako, Flavinen instalazio askok bezala, lan honek ere eskaintza bat du tituluan: “Piet Mondrian-i, berdea falta zitzaionari.” Esaldia monje gisako pintore ospetsu hari egindako omenaldi ironikoa da, oinarrizko koloreak —gorria, urdina eta horia—, zuria eta beltza baino ez baitzituen erabiltzen. Zeharka, pintore holandarrak gerra osteko minimalismoan izan zuen eragina ere islatzen du.