Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
Sarrera
John Singleton Copley, Soineko urdina daraman emakume baten erretratua (Portrait of a Lady in a Blue Dress), 1763
Iruzkinak
Lehenengo atalerako sarrera: Kolonizazioa eta Matxinada
- Izenburua:
- Lehenengo atalerako sarrera: Kolonizazioa eta Matxinada
- Erakusketa:
- Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
- Gaiak:
- Artea eta gizartea | Artea eta historia | Artea eta identitatea | Artea eta politika | Eragin artistikoa | Erretratua eta autorretratua | Herri-kultura | AEB | Britainia Handia
- Artelan motak:
- Pintura | Pintura (olio-pintura)
XVII. mendean Mundu Berria kolonizatzeko Atlantikoa gurutzatu zuten lehen kolonoek artearen eta kulturaren inguruko ideia europarrak ekarri zituzten, baina Amerikako jatorrizko arteak ere deskubritu zituzten, baita Asiako eta Afrikako biztanleek ekarritako tradizioak ere. Koloniek Ingalaterrarekiko zeukaten harreman politikoa estutu zen heinean, olio-pinturak eta estilo ingeleseko erretratuak ere ugaritu egin ziren. Olio-pinturak eta bestelako objektu estetikoak ez ziren ondasun materialak soilik. Ezinbestekoak izan ziren azaleratzen ari zen gizarte hura inspiratu eta hezteko irudi idealizatuak ematen.
Erakusketaren atal honetan erretratua da gai nagusia. Bestelako pintura generoak —historia eta erlijio gaiak, paisaiak eta natura hilak— garrantzitsuak ziren Europan, baina Ipar Amerikako hamahiru kolonia ingelesetan, pintore onenak erretratugileak ziren nagusiki. Merkatari eta buruzagi entzutetsuen nahiz euren familien asmoak irudikatu eta euren aurpegierak jasotzen zituzten. Gaur egun, garai hartako gizartearen historiaren lekukotza zirraragarria ere ematen dute erretratu horiek.
Kolonizazioa zabaldu ahala, XVIII. mendea giza eta kultur asaldura dramatikoen garaia izan zen. Ilustrazioko baloreek zientzia eta arrazionaltasuna nabarmendu zituzten. Garai horretan hainbat artelanek gizarte harmoniatsu eta garatu baterako itxaropen utopikoak adierazten zituzten. Asiarekin zegoen merkataritza-harremanak inspirazio estetiko aberatsa ekarri zuen, eta mugimendu Erromantikoak naturarekiko, esperientzia pertsonalarekiko, haurtzaroarekiko eta aisiarekiko interes gehigarri bat ekarri zuen. Atal honetan gai horiei modu liluragarrian erreferentzia egiten dieten hainbat artelan ikus ditzakezu.
Amerikako Iraultzaren liskarren ostean, koloniek Britainiarekiko independentzia adierazpena aldarrikatu zuten, 1776ko uztailaren 4ean Amerikako Estatu Batuak izango ziren lurraldeari sorrera emanez. Atal honetako lanetan ikusiko duzunez, irudi askok nortasun amerikar berri bat izateko itxaropena adierazten dute. Nortasun berri horren ezaugarriak garapen teknologikoa, osotasun politikoa eta morala, ausardia militarra eta gizarte-harmonia izan ziren. Horiek izan dira Amerikako Estatu Batuetako artegintzaren kultura aberats eta ikaragarri anitzaren oinarriak.