Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
Mary Cassatt, Uda, 1894
William Glackens Jr., Erosleak, 1907–08
Iruzkinak
John Singer Sargent, Barrualdeko eszena Venezian, 1898
- Izenburua:
- John Singer Sargent, Barrualdeko eszena Venezian, 1898
- Erakusketa:
- Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
- Gaiak:
- Artea eta gizartea | Sorkuntza artistikoa | Argia | Erretratua eta autorretratua | Londres | Venezia
- Mugimendu artistikoak:
- Errealismoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Sargent, John Singer
Barru aberats eta itzaltsu honetan ageri den familia-erretratua John Singer Sargent-ek egin zuen. Pintore amerikar honek luze-zabal bidaiatu zuen Europan barrena nahiz Estatu Batuetan, baina denboraren gehiengoa Londresen eman zuen, gizarte-maila altuaren erretratugile bertutetsu eta ospetsu gisa.
1889ko udan, Daniel Curtis, Italian zen lehengusu amerikar aberatsaren eta haren emazte Ariana-ren gonbidatu gisa egon zen. Veneziako Kanal Handiko Palazzo Barbaro jauregi oparoan bizi ziren. Curtistarrek idazle, artista eta gauza ederrez inguratuta egotea atsegin zuten. Sargentek Palazzoko egongela handiko aurrealdean irudikatu ditu hemen. Gelaren beste aldean, ezkerraldean, euren seme Ralph eta haren emaztea ikus ditzakegu. Gelako argi-iturri bakarra leihoetatik barrena sartzen den eguzki-izpiak dira. Honela, Daniel Curtis irakurtzen ari den egunkaria eta aurreko planoa argiztatzen dituzte, baina atzeko hormak intrigazko iluntasunean gelditzen dira.
Sargentek margo hau, berez, Curtis andereari oparitu nahi izan zion. Emakumeak, hala ere, baztertu egin zuen, margoak zaharregi irudikatzen zuela uste baitzuen (emakumeak 65 urte zituen koadroa margotu zenean). Artistak bere semea begirune nahikoaz irudikatu ez zuela ere gaineratu omen zion. Horrela, Sargentek margoa Royal Academyra eman zuen.
Sargent pintore emankor eta bikaina izan zen, baina harrotzat ere bazuen jendeak. Whistlerek, arte amerikarreko beste izar batek, margo hau ikusi eta, “margo txiki hau orban hutsa” zela esan zuen. Areto honetan Sargenten lanaren beste adibideak ere ikus daitezke.