Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
Dan Flavin, Berdeak berdeak gurutzatzen (Piet Mondrian-i eskania, berdea falta zitzaionari), 1966
Robert Morris, Titulurik gabea (feltro beltza), 1973
Iruzkinak
Donald Judd, Titulurik gabea, 1969ko abenduaren 23a
- Izenburua:
- Donald Judd, Titulurik gabea, 1969ko abenduaren 23a
- Erakusketa:
- Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
- Gaiak:
- Artea eta industria | Artea eta espazioa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Materiala
- Mugimendu artistikoak:
- Minimalismoa
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Judd, Donald
Donald Judd-ek 1960ko hamarkada hasieran utzi zuen pintura. Ilusionismo oro baztertu zuen, baita pintura eta eskulturako sailkapen guztiak eta azken espresionismo abstraktuaren nagusitasuna ere. Horren guztiaren ordez, nahiago zuen “hiru dimentsioko obra”ri buruz hitz egin. Bere obrarentzat izendapen hori zalantzan jartzen bazuen ere, Judd Minimalismoarekin lotu izan den artista nagusietako bat da.
1969ko izenbururik gabeko pieza hau kobrezko hamar unitatek osatzen dute, horman 29 cm-tako tartea utzita muntatuta. Osagaien ordena eta erregulartasuna eta lehengai industrialen erabilera dira Judden lanaren ezaugarriak. Forma eta espazioen errepikapenen artean, goitik beherako pieza honek kobrezko blokeen arteko espazioa darabil lehengai gisa. Biek batera, espazioak eta materiak, positiboaren eta negatiboaren arteko jokoa osatzen dute.
1965ean argitaratutako saiakera batean, Juddek ondorengo argudioak eman zituen mota honetako lanen alde:
“Hiru dimentsioek espazio erreala osatzen dute. Horrela, desagertu egiten da ilusionismoaren arazoa, espazio literalarena, marka eta koloreen arteko espazioarena; era berean, Europako artearen arrastorik nabariena eta arbuiagarriena desagerrarazten du. Pinturaren mugak dagoeneko ez dira agertzen. Lan bat, pentsatu bezain indartsua izan daiteke. Espazioa bera gainazal huts baten gaineko pintura baino askoz indartsuagoa eta zehatzagoa da. Jakina, edozein forma izan dezake hiru dimentsioko objektu batek, erregularra edo irregularra, eta hormarekin, zoruarekin, sabaiarekin, gelarekin edo kanpoarekin edozein motako harremana izan dezake, edo inolako harremanik ez. Edozein material erabil daiteke, bere horretan edota pintatuta”.