Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
Robert Rauschenberg, Gabarra, 1962–63
Andy Warhol, Hondamendi laranja 5. zk., 1963
Iruzkinak
Cy Twombly, Komodori buruzko bederatzi itzal, Erroma, 1963
- Izenburua:
- Cy Twombly, Komodori buruzko bederatzi itzal, Erroma, 1963
- Erakusketa:
- Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
- Gaiak:
- Heriotza | Artea eta historia | Kritika | Sorkuntza artistikoa | AEB | Erroma
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Twombly, Cy
Cy Twombly pintore amerikarra Erroman igaro zuen 1963ko negua. Han, antzinako Erromatar Inperioko arrastoez inguratuta sortu zuen bederatzi margo soil eta abstraktuen artelan hau. Komodori buruzko bederatzi hitzaldi izenburua jarri zion. Izenburuak K.a. 192. urtean hil zuten Komodo erromatar enperadoreari, Marko Aurelio-ren semeari, egiten dio erreferentzia.
Lan guztiek batera enperadorearen gainbehera eta zoramena irudikatzen dute. Komodo buruzagi izan zen hamabi urteetan, inperioaren egonkortasuna eta oparotasuna gainbehera joan zen. Buruzagi tiranikoa eta desorekatua izan zen eta gladiadoreen norgehiagoka odoltsuak atsegin zituen. Bizitzaren azkenetan erotu egin zen, eta Herkulesen gizakundea zela sinetsi zuen. Hil zenean, gerra zibila hasi zen Erroman.
Twomblyren margoek egoera sozialaren, fisikoaren eta psikologikoaren krisia irudikatzen dute. Odol itxurako orbanek eta karmesi-pinturako zipriztinek heriotzaren gaia adierazten dute. Erraietako nahasmenduarekin kontrastatuz, gainazal gris hotzean inposatutako egitura karratuen antolaketa ageri da. Egindako lan hauei atzera begira, artistak azaldu zuen, azalera grisa aukeratu zuela “espazio negatibo” gisa joka zezan, lanaren pintura-alderdi biziagoak orekatzeko. Esan ohi da, hirurogeiko hamarkadaren hasieran Twomblyk heriotzaren inguruko gaietan zuen interesa 1962an telebistaz ikusi ahal izan zen John F. Kennedy-ren hilketa lazgarriaren eragina izan zitekeela. Aurkeztua izan zenean, Komodori buruzko bederatzi hitzaldi oso kritikatua izan zen, mota honetako lanak 1960. hamarkadako Pop Artearen eta minimalismoaren estetikaren jarraitzaile ez zirelako. Denborak aurrera egin behar izan zuen, Twombly berriz ere balioetsi eta arte amerikar abstraktuan figura nagusi gisa berrezarri zen arte.