Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
Gifford Beal, Neguko arratsaldea, East River, 59. kalea, New York City, 1925
Marsden Hartley, 50. pintura, 1914–15
Iruzkinak
Laugarren atalerako sarrera: Modernotasuna eta Erregionalismoa
- Izenburua:
- Laugarren atalerako sarrera: Modernotasuna eta Erregionalismoa
- Erakusketa:
- Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
- Gaiak:
- Artea eta gizartea | Artea eta historia | Artea eta politika | Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Kolorea | Erakusketak | AEB | Europa
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua | Errealismoa | Kubismoa | Modernismoa
Berrikuntza formala da Amerikako modernotasunaren bereizgarria. Gutxinaka onartu ziren abstrakzioa eta kolorearen ikuspegi liberala. Baina modernotasunak dimentsio politikoa ere bazuen: artista askok, aurreko belaunaldiko ihesaldiarekin amaitu ahala, bizitza sozial eta politiko garaikidearekin lotuta zegoen artea sortzeko bideak bilatu zituzten.
Amerikako Modernotasunaren historia goiztiarrean, ekitaldi garrantzitsu bat egon zen, hain zuzen ere, 1913ko Armony Show arte-erakusketa. Erakusketa horrek arte modernoa aurkezten zien ikusle amerikarrei, hala nola, kubismoa eta bestelako estilo abstraktuak, eta arte amerikarra baliokide europarrekin batera erakusten zen lehen aldia izan zen. Erakusketa horrek eta horri jarraitu zietenek hainbat eta hainbat aukera berri eta handiak aurkeztu zituzten etorkizuneko pinturari zegokionez.
Bi Mundu Gerren arteko garaian, Amerikako kultura-paisaia modu dramatikoan aldatu zen. Hiri-biztanleriak landa-biztanleria gainditu zuen. Fabrikazioa eta industria hazi eta lehen plano ekonomikora pasatu ziren, eta hiri-paisaian fabrika handiak agertzen hasi ziren. Emakumeak aldra batean sartu ziren lantokietan, eta hazten zihoan masa-kulturak, filma-, disko- eta irrati-kulturak zabaldutakoak, “Amerikako arima”, poeta batek esan zuen moduan, bihurtu zuen jazza. New York hirien artean nagusiena bilakatu zen, gaztaroaren, bizitasunaren eta modernotasunaren enblema. Baina XX. mende hasierako baikortasuna Amerikako historian jazo ziren hainbat gertaera ilunek goibeldu zuten: langile-mugimendua hainbat gatazkatan borrokatu zen eta, 1929an, burtsaren gainbeherak depresio ekonomiko lazgarria ekarri zuen. Alienazioak eta etsipenak ukitu ezkorra utzi zuen hainbat artisten lanetan.