Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
Jackson Pollock, 18. zenbakia, 1950
Robert Rauschenberg, Gabarra, 1962–63
Iruzkinak
Willem de Kooning, Konposizioa, 1955
- Izenburua:
- Willem de Kooning, Konposizioa, 1955
- Erakusketa:
- Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
- Gaiak:
- Emakumea artean | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Biluzia | New York | Suntsipena
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua | Arte Figuratiboa
- Teknikak:
- Keinu-pintura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- De Kooning, Willem | Rauschenberg, Robert
Margo handi hau Willem de Kooning artistak egina da. Mihise gainean olio- eta esmalte-pinturaren nahasketa bat eta ikatz-ziria erabilita egin zuen. De Kooningen arteak abstrakzioaren eta figurazioaren artean lerro mehe bat marrazten zuen askotan. Honako lan honen ezaugarri nagusiak dira, talka egiten duten kolore biziak, pinturaren aplikazio indartsu edo baita oldarkorra ere, eta ikuspegi finko baten gabezia.
Artistaren obra osotasunean hartuz, trantsizio lan bat da honako hau. 1955ean de Kooningek bost urtez lanean aritutako “Emakumeak” saila amaitu zuen. Emakume biluzien irudi bizi-biziak ziren, pintzelkada zakar eta aztoratuz pintatuak. Garai hartan beste sail bat hastekotan zen, Hiri-paisaia abstraktuak izenekoa. Hemen ikusten duzun margoak, besterik gabe Konposizioa izenekoak, bi sail horietako ezaugarriak erakusten ditu.
De Kooning Rotterdamekoa zen izatez, Herbeheretakoa. 1926an joan zen Amerikara. 1940ko hamarkadaren amaieran, pintore garrantzitsu eta oso berritzaile gisa ezagutzen zuten New Yorken. 1954ean, mihise hau pintatu baino urte bete lehenago, De Kooning Estatu Batuen ordezkari izan zen Veneziako Biennale ospetsuan.
De Kooningek 1962an lortu zuen herritartasun amerikarra, baina, hala ere, ezin utz daiteke gerra osteko Amerikako artearen garai aitzindaritik kanpo. Erakusketa honetan bertan, 202. aretoan, garai hartako beste artista gazteago baten lana ikus dezakezu, Robert Rauschenberg-ena. Suntsipen- nahiz sormen-ekintza probokatzaile batean, Rauschenbergek de Kooningen marrazki bat erosi, eta ezabatu egin zuen. Ondoren, erakusketa batean jarri zuen honako izenburuarekin: De Kooning ezabatuta.