Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
Seigarren atalerako sarrera: Kulturaniztasuna eta Globalizazioa
Julian Schnabel, Autoerretratua Andy-ren itzalean, 1987
Iruzkinak
Richard Prince, Titulurik gabea (Cowboy), 1995
- Izenburua:
- Richard Prince, Titulurik gabea (Cowboy), 1995
- Erakusketa:
- Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
- Gaiak:
- Generoa eta sexualitatea | Artea eta identitatea | Artea eta politika | Artea. Teoria | Sorkuntza artistikoa | Publizitatea | AEB
- Artelan motak:
- Argazkia | Serigrafia
- Aipatutako artistak:
- Prince, Richard
Artearen kontzeptuzko hurbilketa egitearren argazkiaz baliatzen diren beste artisten moduan, Richard Prince-k egindako lanaren zati handi bat ere eskuratutako irudiekin egina da. Hemen aurrean duzun lana izenbururik ez duen cowboy-en argazki-sail ezagun batetik dago aterea. Sail hura 1980ko hamarkadaren hasieran hasi zuen, Marlboro zigarroen iragarkietako irudiak hartu eta horiei berriz ere argazkiak aterata.
Princeren lanaren gehiengoak kultura garaikideko maskulinitatearekin zerikusia duten gaiak jorratzen ditu. Gizontasunaren eta gizonek duten gizarte-jarreraren inguruko hainbat arketipo ezagun aztertzen ditu, genero-politika eta nazio-nortasuna uztartuz. Cowboy-a indar handiko irudia da testuinguru honetan. Hainbat eta hainbat hamarkadetan zehar filmeek, iragarkiek eta marketing-produktuek baldintzatutako cowboy-a, arketipo gisa, maskulinitate amerikar sendoaren, gogorraren eta idealaren adierazgarri da. Esanguratsua da, Prince Ronald Reagan presidente zen garaian hasi izana cowboy-en argazki hauek ateratzen, alegia, Reagan berak cowboy-aren irudi mitikoa bere burua pertsona publiko gisa irudikatzeko erabili zuenean.
Artistak betidanik erakutsi du erreprodukzio-teknikengandik duen interesa, serigrafia tekniketatik hasi eta arte-euskarri tradizionalez haraindi gelditzen diren teknikak arte, fotokopia kasu. Princek lehendik badiren irudiekin egin ohi du lan. Argazkiak berriz ateratzean, eta batzuetan moldatzean, kolokan jartzen du artearen eta masako kulturaren arteko harremana edota “jatorrizkoa” eta “kopia”ren ideien arteko harremana. Horrela, Princen metodoak zalantzan jartzen ditu autoretzari buruzko ideia konbentzionalak. Honela esan zuen behin:
“Zeure irudiak gustuko ez badituzu eta besteren batenak nahiago badituzu, tira, har itzazu bestearenak”.