Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
Willem de Kooning, Konposizioa, 1955
Cy Twombly, Komodori buruzko bederatzi itzal, Erroma, 1963
Iruzkinak
Robert Rauschenberg, Gabarra, 1962–63
- Izenburua:
- Robert Rauschenberg, Gabarra, 1962–63
- Erakusketa:
- Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
- Gaiak:
- Artea eta umorea | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erritmoa | Tamaina | AEB
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea | Dadaismoa | Espresionismo Abstraktua | Pop Artea
- Teknikak:
- Collage | Keinu-pintura | Olio-pintura
- Artelan motak:
- Argazkia | Pintura | Serigrafia
- Aipatutako artistak:
- Rauschenberg, Robert
Robert Rauschenberg-ek Gabarra, eskala epikoko lana, 1962an egin zuen 24 orduko sortze-prozesuaren ondoren. Hala ere, hurrengo urtearen amaieran, ukitu batzuk egin zituen lehen aldiz erakusketa batera eraman aurretik. Ia 10 metroko luzera du. Olio-pinturako pintzelkada handi eta biziak ezkutatu egiten dira, desitxuratu egiten dira, urratu eta konbinatu egiten dira serigrafia bidez mihisera transferituak izan diren eta elkarren ondoan ageri diren argazki-irudi zatietan. Marrazki kubiko eskematikoek antolaketa arrazional eta geometrikoko une laburrak iradokitzen dituzte nahasmenduaren erdian. Anbiguotasuneko eta zehaztugabetasuneko lana da. Gabarra artelanaren gainazalak osagai txikiz osatutako material eta ikusmen-kapa asko dauzka. Elkartu egiten ditu lokatutako zatiak, irudikapen mekaniko zakarrak eta objektu galkorrak. Hala ere, urrunetik ikusita, horren guztiaren azpian antolaketa bat dagoela ikus dezakegu, aparteko egituraketa bat eta are erritmo zentzu bat dagoela disonantzia horretan.
Rauschenberg 1960ko hamarkadaren hasieran hasi zen serigrafia erabiltzen. Metodo horrek bere lanaren norabidea aldarazi zuen. Kultura garaikideko argazkiak modu probokatzailean eta adierazgarrian erabilita, aukera izugarriak zabaldu zituen. Hemen elkarren ondoan ageri dira igerilariak, suhiltzaile eta futbol-jokalariak, errepide-gurutzebideak eta Velázquez-ek egindako Venusaren irudi etzanaren erreprodukzio merke bat. Zati horiek guztiak ikusmen-lehian dabiltza eta elkar ezabatzen dira, “soinu optiko” gisa deskribatu izan denean murgilduz, irrati-transmisio bateko interferentzien analogia litzatekeena.
Rauschenbergek komunikabide modernoetako hondarrak antolatzeko darabilen modua Kurt Schwitters dadaistaren collage metodoarekin konparatu da. Kultur masiboaren irudien erabilerak Pop artearen hastapenetara garamatza. Pintura-tanta, -zipriztin eta marra lodiek Espresionismo Abstraktu Amerikarraren “ekintza pintura”ri egiten diote erreferentzia ironikoa. Baina Rauschenbergen lana ezin daiteke eskola edo mugimendu konbentzional batean sailkatu. Gaur egun, lanean dihardu oraindik ere, eta bera da XX. mendearen bigarren erdiko artista amerikar berritzaileena eta sortzaileena.