Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
Julian Schnabel, Autoerretratua Andy-ren itzalean, 1987
Kara Walker, Matxinada! [gure armak bakunak ziren, hala ere jarraitu genuen], 2000
Iruzkinak
Matthew Barney, Cremaster zikloa, 1994-2002
- Izenburua:
- Matthew Barney, Cremaster zikloa, 1994-2002
- Erakusketa:
- Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
- Gaiak:
- Generoa eta sexualitatea | Giza gorputza | Sorkuntza artistikoa | AEB | Zinema
- Teknikak:
- Marrazkia
- Artelan motak:
- Argazkia | Eskultura | Ikus-entzunezkoa | Instalazioa
- Aipatutako artistak:
- Barney, Matthew | Serra, Richard
1994 eta 2002 artean Matthew Barney artista eta zinemagileak Cremaster zikloa sortu zuen, etenik gabeko bost filmek osatutako anbizio handiko ziklo bat. Zikloaren zati dira, halaber, hainbat argazki, marrazki, eskultura eta instalazio. Guztiek batera sistema estetiko itxi eta korapilotsu bat osatzen dute. Lan honen abiapuntuko kontzeptua gizonezkoen gihar kremasterikoa da, barrabilen uzkurdurak kontrolatzen dituen giharra. Proiektuan zehar hainbat erreferentzia egiten zaie prozesu anatomikoei eta ugalketa-organoek sexu-bereizketaren enbrioi-fasean hartzen dituzten itxura eta funtzioei.
Instalazio honetan, Cremaster bost filmak alfonbraz estalitako zoruaren goialdean kokatutako dauden pantailetan ikus daitezke. Filmetako pertsonaia garrantzitsu asko Barneyk berak antzezten ditu.
Cremaster I filmean Idahoko material urdin artifizialeko futbol-zelai batean dauden koroko neskek irudikatzen dituzte ugalketa-organoak. Euren mugimenduak bi Goodyear zepelinetan dagoen izar gazte batek erabakitzen ditu, mahats-lerroak erabiliz diagrama anatomikoak sortuz. Cremaster 2 western gotiko bat da, izotz- eta gatz-eremutan filmatua, eta, zeharka, Utah-ko estatuan heriotzagatik salatuta exekutatu zuten Gary Gilmore-ren bizitzan oinarritzen da. Cremaster 3 New York hirian gertatzen den filma da, alde batetik, zombie thriller-a, eta bestetik, gangster filma. Protagonistetako bat Richard Serra eskulturagilea da; eskulturagile honen Denboraren materia lan erraldoia Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumakoa da. Cremaster 4 da, berez, bost filmetatik aurrena egin zuena. Man uhartean sidekarra duen motorrarekin egindako lasterketa eta Barneyk antzezten duen Loughton Hautagaia figura satirikoaren itxuraldaketa neketsua nahasten dira. Cremaster 5 opera-estiloan egindako maitasun-istorio tragikoa da, XIX. mende hamaierako Budapest hirian girotua. Cremaster zikloak ez digu ondorio zehatzik ematen. Osotasunean zinemagintza konbentzionalei eta narrazio-ohiturei erronka egiten die.