Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
Laugarren atalerako sarrera: Modernotasuna eta Erregionalismoa
Ralston Crawford, Buffaloko ale-igogailuak, 1937
Iruzkinak
Marsden Hartley, 50. pintura, 1914–15
- Izenburua:
- Marsden Hartley, 50. pintura, 1914–15
- Erakusketa:
- Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
- Gaiak:
- Artea eta identitatea | Sorkuntza artistikoa | Sinbologia | Erakusketak | Der Blaue Reiter | Lehen Mundu Gerra | Nazionalismoa | Herri-kultura | AEB | Alemania
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua | Primitibismoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Hartley, Marsden
Formatu karratuko pintura abstraktu koloretsu hau Marsden Hartley artistak egina da. Bera izan zen Amerikako lehen artista moderno esanguratsuenetako bat. Margo hau bere inspirazio-iturri zen jaioterrian oinarritzen da, baina oso giro desberdinean sortu zuen. Hartleyk Berlinen margotu zuen, 1914 eta 1915. urte artean, Alemania Lehen Mundu Gerrako krisian guztiz murgilduta zegoen garaian.
Lanak 50. pintura izena du, eta “Amerika” izeneko saila osatzen duten sei lanetako bat da. Hartleyk alemanezko grafia erabiltzen du Amerika hitzerako, “k” erabilita. Modu horretan, Estatu Batuen kanpoko, atzerriko ikuspegi bat helarazten digu, amerikar erbesteratu bezala duen urrutiko posizioa.
Konposizioa simetrikoa da. Elkarren gainean jarritako motibo koloretsuen serie alaia da; motibo horietako asko indiar amerikarren ikusmen-kulturatik hartuak dira. Badira, esate baterako, tipi, kanoa nahiz arku eta gezien sinboloak. Baina badira, baita ere, nazionalismoarekiko nahiz gerra garaiko irrika militarrarekiko artistak duen anbibalentzia irudikatzen duten diseinu eta formak. Esan liteke zirkulu zentrokideak ituak direla, eta 7, 8 eta 9 zenbakiak borroka-zelaitik joan berri ziren lagunei egindako zeharkako aipamen kriptikoak direla. Modu horretan, 50. pintura lanak uztartu egiten ditu kultura modernoko elementuak eta kultura tradizional edo “primitibo” deritzoneko elementuak, hainbat nortasunen isla den diseinu batean.
Hartley izan zen Vasily Kandinsky eta Franz Marc artistek Munichen 1911ean sortutako Zaldizko Urdina pintore espresionisten talde garrantzitsuarekin batera erakusketa egin zuen artista amerikar bakarrenetako bat.