Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
Robert Morris, Titulurik gabea (feltro beltza), 1973
Richard Prince, Titulurik gabea (Cowboy), 1995
Iruzkinak
Seigarren atalerako sarrera: Kulturaniztasuna eta Globalizazioa
- Izenburua:
- Seigarren atalerako sarrera: Kulturaniztasuna eta Globalizazioa
- Erakusketa:
- Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
- Gaiak:
- Artea eta gizartea | Artea eta identitatea | Artea eta politika | Sorkuntza artistikoa | Tamaina | Kontsumoa | Kultura eta globalizazioa | AEB
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Figuratiboa | Posmodernismoa
- Artelan motak:
- Argazkia | Bideoa | Performance | Pintura
- Aipatutako artistak:
- Barney, Matthew | Prince, Richard | Sherman, Cindy
1970eko eta 1980ko hamarkadetan, modernotasunak ezarritako oinarriak zalantzan jartzen hasi ziren hainbat artista. Autoretza ideiak kolokan jarri zituzten jadanik Pop Arteak eta Minimalismoak. Ondorioz, Cindy Sherman eta Richard Prince bezalako artistak simulatze- eta egokitze-estrategiak erabiltzen hasi ziren, kontsumoaren eta nortasunaren inguruko gaiak jorratzeko. 1980ko hamarkadan, Ronald Reagan-en garaian, “figurazioari itzulera” deritzon fenomenoa gertatu zen, eskala handian lanean ari ziren pintoreek berriz ere deskubritu baitzuten motiboa pinturaren “heriotza” zalantzan jarriz. Garai hau oparotasunak eta gehiegikeriak markatu zuten, baina baita GIB/HIESAk berekin ekarri zuen suntsipenak ere. Gaixotasun honek eragin zuen krisiak politikoki inplikatzera bultzatu zituen hainbat artista.
Azken hamarkadek hedabideen eta artea egiteko metodo nahiz testuinguruen zabalkundea ekarri dute: adibidez, artea bideora zabaldu da, multimedia performancera. Matthew Barney bezalako artista batzuk eremu horietan guztietan egiten du lan. Ikuspegi postmodernistek nahiz globalizazioak artea kulturaniztasunera zabaltzea eragin zuten. Garai kolonialaren osteko nortasun amerikarra berraztertzeko beharra ere ikusi zen. Hala, azken hamarkadetan, arte amerikarreko ahots esanguratsuenak afrikar amerikarrenak izan dira. Erakusketako azken atal honetako lan gehienek erakusten duten moduan, egungo artista gazteek kementsu dihardute oraindik ere artearen definizioa eta errotutako errepresentazio-ohiturak zalantzan jartzen. Modu horretan, galdera berriak aireratzen dituzte arrazari, nortasunari eta globalizazioari buruz.