Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
Thomas Eakins, Borrokalariak, 1899
Charles M. Russell, Zaldi basatien ehiztariak, 1913
Iruzkinak
Winslow Homer, Arriskuaren seinalea, 1890
- Izenburua:
- Winslow Homer, Arriskuaren seinalea, 1890
- Erakusketa:
- Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
- Gaiak:
- Heriotza | Artea eta emozioa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Eszena-generoa | Itsas paisaia | Natura | AEB
- Mugimendu artistikoak:
- Errealismoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Homer, Winslow
Margolan hau Winslow Homer-ek egina da eta Arriskuaren seinalea izena du. Itsaso zabalean ekaitzak hondamendia eragin du. Zerumugatik hurbil mastarik gabeko ontzi bat ageri da, itsaso harrotuaren gainean mantentzeko borrokan. Baina zeru hotzaren eta goibelaren azpian, enfasia aurreko planoko ekintzan dago. Ontzi handi bateko tripulazioa erreskate bat burutzeko prestatzen ari da. Arreta guztia erreskaterako ontzi txiki zurian dago, olatuen esku geratuko baita berehala.
Homerrek 1890ean margotu zuen Arriskuaren seinalea eta hurrengo urtean jarri zuen erakusgai. Edonola ere, ondoren bere estudiora eraman zuen, eta 1892 eta 1896 artean erabat berritu zuen. Lehenengo bertsioan, hondatutako ontzia erabat armatutako ontzia zen. Orain ikus daitekeen moduan, egindako aldaketekin, askoz irudi goibelagoa lortu zuen Homerrek: estuasunean dirauen ontzia ozta-ozta bizi den ontzi-hondarra da, eta onik ateratzeko dituen aukerak txikiak dirudite benetan. Oraindik ere marinelen heroismoa da margolanaren gai nagusia, baina heriotzaren ukitu ukaezina gehitu zaio.
Pintzelkada soltea eta zabala erabili du artistak pintura honetan. Homerrek Gerra Zibileko ilustratzaile gisa hasi zuen bere ibilbide artistikoa, baina Frantzia ere bisitatu zuen. Bertan Gustave Courbet-en lana ikusi ahal izan zuen, itsasoaren pintore aparta bera ere. Lan berantiar honetan, errealismoa nahiz pintatzeko modu askea erabiltzen ditu eragin boteretsua lortzeko. Homerrek bere bizitzaren azkenetan sortu zuen Arriskuaren seinalea lana, Iparramerikako egunerokotasunari buruzko lanak, genero-pintura, alegia, eginak zituenean. Maine kostako etxe bakarti batera joana zen, eta hantxe ikusi eta bizi zuen zuzen-zuzenean naturaren indarra, inguru hartan tipikoak baitira ekaitzak eta haizeteak.