Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
Félix González-Torres,Titulurik gabea (herri-iritzia) 1991 eta Titulurik gabea (Amerika 2. zk.) 1992
Iruzkinak
Aipamen gehigarriak: Jenny Holzer, Richard Serra, Louis Bourgeois, Jeff Koons
- Izenburua:
- Aipamen gehigarriak: Jenny Holzer, Richard Serra, Louis Bourgeois, Jeff Koons
- Erakusketa:
- Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
- Gaiak:
- Sorkuntza artistikoa | Guggenheim Bilbao Museoa
- Artelan motak:
- Eskultura | Instalazioa
- Aipatutako artistak:
- Bourgeois, Louise | Holzer, Jenny | Koons, Jeff | Serra, Richard
Museoan zehar ibili ahala, Museoko Bilduma Iraunkorrekoak diren lau eskultura oso desberdin ikus ditzakezu; Art in the USA erakusketako zati dira horiek ere. Atriotik jaitsita, behe-solairuan, kokapen horretarako bereziki egindako argi-instalazio bat dago. Bilbaorako instalazioa izena du, eta Jenny Holzer da egilea. Jendaurrean erabili ohi diren alde bikoitzeko bederatzi LED zutabe-pantailek mezuak transmititzen dituzte ingelesez, gaztelaniaz eta euskaraz. Hitz horiek HIESaren aurkako fondo baterako dirua biltzeko antolatu zen ekitaldi baterako idatzi ziren berez.
Behe-solairuko 104 ArcelorMittal aretoan Richard Serra-k egindako altzairuzko zortzi eskultura erraldoiez osatutako instalazio bat dago, Denboraren materia. Lan hau bigarren solairuko balkoitik ere ikus dezakezu. 2005ean berariaz eskatuta, XX. mendeko eskulturagile ospetsuak egindako lan hau Museoko Bildumako lan handi eta aipagarrienetako bat da.
Museoaren kanpoan, ibaiertzean, guztiz bestelakoa den eskultura erraldoi bat dago: armiarma erraldoi bat, Ama izena duena eta Louise Bourgeois artista frantses-amerikarrak egina. Behe-solairuko kanpoko terrazan dago ikusgai.
Azkenik, Museoaren sarreran Jeff Koons-en Puppy dago.