Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
Matthew Barney, Cremaster zikloa, 1994-2002
Jeff Koons, Dibertsioerraza-etereoa (saila), 2000
Iruzkinak
Kara Walker, Matxinada! [gure armak bakunak ziren, hala ere jarraitu genuen], 2000
- Izenburua:
- Kara Walker, Matxinada! [gure armak bakunak ziren, hala ere jarraitu genuen], 2000
- Erakusketa:
- Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
- Gaiak:
- Artea eta historia | Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Argia | AEB | Sentimenduak | Gogoeta | Arrazakeria | Esklabotza | Indarkeria | Sexu-indarkeria
- Artelan motak:
- Instalazioa
- Aipatutako artistak:
- Walker, Kara
Argi-proiekzioez eta moztutako siluetez osatutako instalazio honek Matxinada! izena du eta azpititulu moduan esaldi hau gaineratzen da: “gure armak bakunak ziren, hala ere jarraitu genuen”. Kara Walker artista afroamerikarra da egilea, eta Estatu Batuetako esklabutzaren historia traumatikoa jaso eta eztabaidatzea du helburu.
Lehen begiratuan ez dirudi figurak arriskutsuak direnik, dibertigarriak ere dirudite. Baina gertuagotik aztertzen badugu, eszena lazgarriak topatzen ditugu: biolentziaz eta ankerkeriaz betetako ekintzak dira, hegoaldeko esklabutzaren historiaren zati. Saileko buruzagia ageri da zuhaitz-atze batean biluzik dagoen esklaboa limurtu nahian. Buruan haurra duela, emakume bat ihesi doa, lintxatua izatetik ihesi. Pertsona talde bat biktima torturatzen ari da tresna bitxiak erabiliz (burruntzaliak eta zartaginak).
Honela azaldu du Walkerrek silueten erabilera:
“Metodo hau irtenbide ia perfektua da niretzako prestatu dudan proiektu konplexu honetarako: agerian uzteko zein modu delikatuan eta deserosoan eragiten duten gure eguneroko bizitzan arrazakeriak eta estereotipo arrazista nahiz sexistek”.
Matxinadaren mundu panoramiko horretan pertsonaia estereotipatuak daude: jabeak, hegoaldeko emakume ederrak, inude beltzak, eta “sanboak” (beltz-indiarren seme-alabak). Lanaren alderdi horiek galdera deserosoak eragin ditu eta eztabaidagarriak izan dira. Baina Walkerrek dimentsio kezkagarria gehitu dio lanari: argi-proiekzioa erabilita, gu geu sartzen gara mundu horretan, ikusle eta partaide gisa. Proiektagailuaren aurrean mugitzen denak bere itzala ikusiko du hormetako siluetekin batera. Irudi gogorrak eta sexualki probokatzaileak direnez, kezkagarria da geure burua han bertan ikustea. Honela dio artistak:
“Bisitariak lanaren aurrean egon eta une batez lotsatuta senti daitezen nahi nuke”.