Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
Bigarren atalerako sarrera: Zabalkuntza eta Zatiketa
Winslow Homer, Etxea, etxe goxoa, 1863 inguru
Iruzkinak
Edward Hicks, Erreinu bare bat zutoihalak daramatzaten kuakeroekin, 1829/30
- Izenburua:
- Edward Hicks, Erreinu bare bat zutoihalak daramatzaten kuakeroekin, 1829/30
- Erakusketa:
- Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
- Gaiak:
- Artea eta erlijioa | Artea eta gizartea | Sorkuntza artistikoa | Sinbologia | Erlijio-margoa | Natura | AEB
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Hicks, Edward
Irudi hau ospetsu bihurtu da hainbat belaunaldiko ikusleen artean. Irudi honen hirurogei bertsio baino gehiago badirela uste da. Ordea, Edward Hicks, bertsio horiek guztiak 1816an hasi eta 1849an hil zen arte pintatu zituen gizona, artista ezezaguna izan zen bizi izan zen artean.
Hicksek seinale-pintore gisa egiten zuen lan Pennsylvanian. Kuakero apaiz ezaguna ere bazen. Margo honek eta honen gainean egin diren bertsioek ere Erreinu bare bat izena dute. Natura etsaien arteko harmoniaren ikuspegi utopikoa bat da, Itun Zaharreko iragarpen batean oinarritutakoa. Hicksek Isaiasen Liburuko pasarte honetatik hartu zuen inspirazioa:
“Otsoa eta bildotsa elkarrekin biziko dira, lehoinabarra eta antxumea elkarren ondoan etzango; zekorra eta lehoikumea batera haziko dira, eta haurtxo batek zainduko ditu”.
Aurreko planoan, haur batek animalia basatiz nahiz etxeko animaliez osatutako talde otzan bat gidatzen du, baso ilun batetik natura paisaia lasaia batean sartzeko. Haurrak mahats-adar bat darama eskuetan, salbazioaren sinbolo. Konposizioaren ezkerraldean Kuakero heldu batzuk daude, jantzi soilak soinean. Kuakeroak hegal-zabaleko kapeluak daramatzatelako nabarmentzen dira. Horien atzean hirukote bat ageri da, horietako artean William Penn aurki daitekeelarik. Pennek indiar amerikarrekin bake-hitzarmen bat sinatu zuen 1682an. Aingeruek transmititzen duten mezu sakratuak inguratzen du talde txiki hori. Urrunean, paisaiaren ezkerraldean, mendi zuri bat ageri da, Kristo eta Apostoluak irudikatzen dituzten hamahiru pertsonekin. Hicksen estilo soil eta didaktikoak interes handia sorrarazi zuen XX. mende hasieran jende askok bere lana —“primitibo” deitua izan zena— aurkitu zuenean.