Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
Ed Ruscha, Hollywooden atzealdea, 1977
Dan Flavin, Berdeak berdeak gurutzatzen (Piet Mondrian-i eskania, berdea falta zitzaionari), 1966
Iruzkinak
Chuck Close, Stanley, 1980–81
- Izenburua:
- Chuck Close, Stanley, 1980–81
- Erakusketa:
- Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
- Gaiak:
- Argazkigintza | Artea eta denbora | Artea eta pertzepzioa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Lan-prozesua | Optika | Erretratua eta autorretratua
- Mugimendu artistikoak:
- Fotorrealismoa | Hiperrealismoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Close, Chuck
Chuck Close “fotoerrealismo” edo “hiperrealismo” deritzon pintura joerarekin lotzen da. 1970eko hamarkadan artista-talde bat argazkigintza eta karratuen sistema erabiltzen hasi zen zehatzak ziren pinturak sortzeko. Stanley izeneko erretratu hau 1980ko hamarkadaren hasieran egin zen. Eskuz margotua dago bere osotasunean, teknika digitalik edo fotomekanikorik gabe; irudia koloretako pintura ukitu ñimiñoek osatzen dute, eta kolore horiek optikoki elkar nahasten dira lanaren aurrean dagoen ikuslearen begiradapean.
Gisa honetako erretratuetan, argazki txiki eta hutsala tamaina eta eskala handiko artelan bihurtzen da, elementu ñimiñoen karratu-sare batekin eginda. Closeren erretratuetan, bi eskala ezberdin ez ezik, bi denbora-maila ageri dira: erretratu bakar bat pintatzen eman ditzakeen hilabeteak, eta argazkiak jasotako uneko segundoa. Honela dio artistak:
“Argazkitik gustuko dudana da, izoztutako une poetiko bat dela denboran, olerki bat balitz bezala. Konstante mantentzen da, eta pinturak, egiteko hartzen den denbora hartzen dela ere, beti jasoko du une zehatz hori”.
Horrela bada, darabilen metodo zehatzak eskatzen dion lan egiteko bide mantsoa gustuko duela azaldu du. Baina harrigarria da nola kentzen dion garrantzia bere artearen lan-intentsitateari. Honela dio:
“Hein batean, gertatu berri izan denaren irudia ematea nahi nuke, nahiz eta burutzeak denbora asko eman didan. Beti nahi izan dut nire lanak sortu berri izanaren irudia eman zezan. Jendeak ez luke pentsatu behar zenbat eman didan niri hori egiteak”.