Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
Jeff Koons, Idi-bihotzak, 1995-2004
Aipamen gehigarriak: Jenny Holzer, Richard Serra, Louis Bourgeois, Jeff Koons
Iruzkinak
Félix González-Torres,Titulurik gabea (herri-iritzia) 1991 eta Titulurik gabea (Amerika 2. zk.) 1992
- Izenburua:
- Félix González-Torres,Titulurik gabea (herri-iritzia) 1991 eta Titulurik gabea (Amerika 2. zk.) 1992
- Erakusketa:
- Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
- Gaiak:
- Generoa eta sexualitatea | Artea eta gizartea | Artea eta politika | Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Materiala | Espiritualtasuna | AEB | HIESa
- Artelan motak:
- Instalazioa
- Aipatutako artistak:
- Flavin, Dan | González-Torres, Félix
Erakusketaren zati honetan Kuban jaiotako Félix González-Torres artistaren bi lan ikus ditzakezu, laurogeita hamarreko hamarkada hasierakoak biak. Artista honen lanak 60ko eta 70eko hamarkadetako Minimalismoaren eta Kontzeptualismoaren oinordetzei kritikoki lotzen zaizkie. Estatu Batuetan bizi den homosexuala izanik, artistak bizi izan duen esperientziatik sortutako lanak dira; esanahi emozionala eta politikoa ere badute, Ameriketako sexu- eta gizarte-politiken testuinguruan eta GIB eta HIESaren gaixotasunaren gaiaren inguruan kokatu behar baitira.
Honako lan honek ez du izenbururik, baina batzuetan Herri-iritzia izena eman izan zaio. 400 bat kiloko erregaliz zatiz osatutako pila bat da, zelofanez bilduta eta lurreko izkina batean pilatuta. Eszentrikoa eta zabor nahiz hondakin konnotazioak dituenez, lan-mota honek modu iraultzailean jartzen ditu zalantzan eskultura minimalistaren izaera gogorra, sendoa eta, are, matxista. Baina badu oihartzun politikoa ere: goxoki beltzen misil itxurak agerian uzten du Amerikako masako kulturaren alderdi ilunena. González-Torresek Golkoko Gerraren urtean sortu zuen lan hau, kultura militarista eta abertzalea etengabe zalantzan jartzen zituen garaian. Testuinguru honetan, eta lanak adierazten duen alaitasuna adierazita, esan behar da olio-orban bat ere ekartzen digula gogora.
Ondoan izenbururik gabeko beste lan bat dago, azpititulu gisa Amerika 1. zk. duena. Lan hau ez zuen bestea baino pixkat bat beranduago egin zuen, 1992an. Watt gutxiko bonbillen ilara bat erabili du. Bonbillen argitasunak purutasuna, espiritualtasuna eta argitasuna adierazten du. Baina zintzilik dagoen girlanda lasai hau hainbat sorkuntza minimalisten oinarri tradizionalki maskulinoei, are, falikoei egindako aipamen afeminatua da, batez ere Dan Flavin-en argi-eskultura sendoei egindakoa. Flavinen eskultura horietako baten adibidea erakusketa honetan bertan ikus dezakezu.