Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
Jeff Koons, Dibertsioerraza-etereoa (saila), 2000
Félix González-Torres,Titulurik gabea (herri-iritzia) 1991 eta Titulurik gabea (Amerika 2. zk.) 1992
Iruzkinak
Jeff Koons, Idi-bihotzak, 1995-2004
- Izenburua:
- Jeff Koons, Idi-bihotzak, 1995-2004
- Erakusketa:
- Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
- Gaiak:
- Artea eta industria | Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Gainazala | Kolorea | Lan-prozesua | Materiala | Sinbologia | Tamaina | Herri-kultura | Dualtasuna | Alaitasuna
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Koons, Jeff
Jeff Koons-ek egindako eskultura hau konplexua, erraldoia eta, era berean, pozez eta arinkeriaz betetako lana da. Mesedez, ez ukitu lan hau, oso hauskorra baita. Idi-bihotzak izena du eta 2006. urtean eskuratu zuen Guggenheim Bilbao Museoak. Kolore luminiszenteko globo handiak eta ahultasunez elkar korapilatzen diren zutoinak, guztiak altzairu herdoilgaitz oso dirdiratsuz eginak eta kolore gardeneko geruza bat emanda, lore-sorta bat osatzen dute. Kanpoko Puppy eskulturaren moduan –hori ere hementxe, Bilbon dago‑ Idi-bihotzak lanak agerian uzten du Koonsek duen interesa herri-kulturan eta kitsch estiloan.
Lan hau Ospakizuna izeneko sail bateko zati bat da. Sail hori honela deskribatzen du artistak “festa-giroko piezak dira, haurtzaroari, koloreari eta soiltasunari lotuak”. Artifizialtasun nabarmena erakutsiz, lore-sorta hau amodioaren kitsch ikurra da eta loreen natura hilen generoaren irudikapen zorrotza. Koonsen idi-bihotzak altzairu herdoilgaitz astunez eginak badaude ere, puxika edo globo arinak direla ematen du. Artistak nahita eragindako kontraesana da hori.
Eskultura izugarri konplexua izan zen egiteko. Piezaren tamainak, xehetasunak akatsik gabe burutzea eta gainazal perfektuak lortzea sekulako erronka izan zen teknikoki. Koons eta bere laguntzaile-taldeak urteak eman zituzten Ospakizuna saila hobetzen, eta Idi-bihotzak da lan guztietan konplexuena. Lore bakoitzak bukaera dirdiratsua du, argi koloreztatu gisa islatzen dena gainerako zazpi zutoinak elkar korapilatzen diren tokian. Ondorioz, perfekzio industrialeko akaberaren eragina lortzen du, kontraste interesgarria nola piezaren alaitasunaren aurrean, nola loreek naturan ageri duten forma organiko, labur eta anitzen aurrean. Koonsek askotan aipatu du nolabaiteko akabera “perfektua” eman nahi diela bere eskulturei, eta honako lan honetan ederki lortu du. Interesgarria da lore artifizial hauek Bilboko Museo honen kanpoko Puppyren osagai diren lore biziekin alderatzea.