Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
Charles M. Russell, Zaldi basatien ehiztariak, 1913
Mary Cassatt, Uda, 1894
Iruzkinak
Hirugarren atalerako sarrera: Kosmopolitismoa eta Nazionalismoa
- Izenburua:
- Hirugarren atalerako sarrera: Kosmopolitismoa eta Nazionalismoa
- Erakusketa:
- Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
- Gaiak:
- Artea eta gizartea | Artea eta historia | Artea eta identitatea | Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Erlijio-margoa | Landa-eszenak | Ekonomia | Industrializazioa | AEB | Europa
- Mugimendu artistikoak:
- Errealismoa | Inpresionismoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Cassatt, Mary | Eakins, Thomas | Homer, Winslow | Sargent, John Singer
XIX. mende amaiera eta XX.aren hasiera sofistikazio gorakorreko garaiak izan ziren. Industrializazioa izugarrizko abiadan zabaldu zen. Garai hartan ezegonkortasuna ere nagusi izan bazen ere, Estatu Batuetako ahalmen ekonomiko orokorra hazi egin zen, 1915. urtean munduko salgai eta zerbitzuen ekoizle handiena bilakatu zen arte.
Amerikako artearen munduan teknikoki berritzaileenak ziren artelanak nazioartekotasun espiritu berri horrekin sortu ziren. Herrialdeko pintorerik arrakastatsuenek, hala nola, Mary Cassatt-ek, John Singer Sargent-ek, Thomas Eakins-ek eta Winslow Homer-ek, Atlantikoa gurutzatu zuten eta ezagun bihurtu ziren, nola Amerikan nola Europan. Batzuek Europako estiloen eragina hartu zuten beregan, Frantziako Inpresionismoa, esate baterako, eta, hala, euren lanetan kolore garbi eta biziak aplikatu zituzten. Beste batzuek, nortasun amerikar nabariago bat sortzen saiatu ziren, eta gizarte-aldaketak islatzen zituzten gai eztabaidatzaileak jorratu zituzten. Horrela, Errealismoa artearen ezinbesteko ezaugarri bihurtu ahala, artistek, lurraldearen, hirien eta hiritarren ikuspegi neurtuago bat hartu zuten. Artelan hauetako batzuek bizitza amerikarrak bere baitan gordetzen duen gizartearen alienazioa eta antsietatea islatzen dute.
Berrikuntza nahiz tradizioa, nazionalismoa nahiz nazioartekotasuna dira garai honetako artearen adierazgarri. Arte moderno berri batekin batera, Amerikaren iragan urruneko artelanak ere eskatzen zituzten arte-bildumagileek (erlijio-eszena kontenplatiboak eta landa-giroko gai nostalgikoak). Eguneroko presioen artean eta aldaketen bide bizian, artelan horiek arnasbide bat ziren. Erakusketaren atal honetan oso lan anitzak topatuko dituzu, garaiko bizitasuna nahiz tentsioak islatzen dituztenak.