Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
Kara Walker, Matxinada! [gure armak bakunak ziren, hala ere jarraitu genuen], 2000
Jeff Koons, Idi-bihotzak, 1995-2004
Iruzkinak
Jeff Koons, Dibertsioerraza-etereoa (saila), 2000
- Izenburua:
- Jeff Koons, Dibertsioerraza-etereoa (saila), 2000
- Erakusketa:
- Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
- Gaiak:
- Artea eta umorea | Artea eta teknologia | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kontsumoa | Publizitatea | Herri-kultura | AEB
- Mugimendu artistikoak:
- Surrealismoa
- Teknikak:
- Collage
- Artelan motak:
- Argazkia | Pintura
- Aipatutako artistak:
- Koons, Jeff | Warhol, Andy
Eskala handiko zazpi margo hauek Jeff Koons artistak eginak dira. Esan daiteke, Jaff Koons dela, Andy Warhol-ekin batera, Amerikako artista hobe-goiena. Bere lanek iragarkiak, kontsumismoa, plazera, kontsumismoaren kultura eta “perfekzio”aren ideiak dituzte aztergai. Gehienetan zintzotasuna eta ironia ageri dira bere lanetan.
Serie honen izenburua Dibertsioerraza-etereoa da. Artista 1980ko hamarkadan iritsi zen gailurrera, baina honako hauek orain dela gutxi egindako lanak dira, 2000. urtekoak. Berlingo Deutsche Guggenheim Museoak bereziki eskatu zion sail hau. Margoan ageri diren irudiak iragarkiaren mundu dirdiratsutik hartutakoak dira, bai eta argazki pertsonalak ere. Koonsek ordenagailu-teknologia erabili izan du bildutako material horiekin collage sofistikatu bat sortzeko. Irudi elektronikoak olio-pintura bezalako baliabide tradizionalera eraman dira, argazkien errealismo zehatza lortuz.
Sandwichak izeneko margoan aurpegi irribarretsuak ageri dira, janarien haur-jolasen adierazgarri, iragarkien sofistikazioarekin eta ontzi komertzialekin nahastuz, absurdoaren leherketa edo aisiaren itxaropen desberdinak sortzea du helburu. Niagara izeneko lanean, edertu eta modara egokitutako emakumeen lau hanka ageri dira zintzilik, harategian egoten diren haragi-zatiak balira bezala. Badira gehiegikeria, pilaketak, esne-zipriztinak eta haize-boladak nahasitako ilea irudikatzen dituzten lanak ere, iragarki-hesien antzera. Erabilitako teknikak James Rosenquist-en lanak dakarzkigu gogora. Hainbat lanek surrealismoa gogorarazten digute, baita surrealismoari gehien lotua zegoen pintorea ere, Salvador Dalí, Koons berak ere bereziki miresten baitzuen. Hala, Koonsen pintura-sailak “dibertsio errezaren” fantasiazko ikuspegi bizia sorrarazten du, alegia, zentzumenen asetasun sentsazioa eta jabetzarako nahiz kontsumorako irrika.