Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
William Glackens Jr., Erosleak, 1907–08
Laugarren atalerako sarrera: Modernotasuna eta Erregionalismoa
Iruzkinak
Gifford Beal, Neguko arratsaldea, East River, 59. kalea, New York City, 1925
- Izenburua:
- Gifford Beal, Neguko arratsaldea, East River, 59. kalea, New York City, 1925
- Erakusketa:
- Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
- Gaiak:
- Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Kolorea | Hiri-eszenak | Itsas paisaia | New Yorkeko Arte-Ikasleen Liga | New York
- Mugimendu artistikoak:
- Errealismoa | Inpresionismoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Beal, Gifford
New Yorkeko East River ibaiko trafiko eszena zaratatsu hau Gifford Beal-ek pintatu zuen. 1925eko artelana da, eta ibaia 59. kaletik ikusten da neguko arratsalde hotz eta eguzkitsu batean. Beal New Yorken jaio zen 1879an, eta hantxe eman zuen bere bizitzaren gehiengoa, atzerrira egindako bidaia batzuk izan ezik. Lan honetan ikus daitekeen moduan, artistak neguko hiri-ikuspegi honetako argi-efektu lainotsuetarako eta itzal luzeetarako interesa zuen. Aire hotzak inguruko ke- eta lurrun-hodeiak ikusgai bihurtzen ditu. Urdinak dira nagusi paisaian, eskuinaldeko adreiludun eraikinetako tonu goxoagoek orekatu egiten badituzte ere. Margo honetan badira elementu inpresionistak, baina badira bere lanean geroz eta gehiago nabarmentzen hasiak ziren errealismo-ezaugarriak ere.
Argi-dirdirak ur-gainean duen efektua adierazten bereziki trebea zela ere ikus dezakegu. Hori pintzelkada motz eta errepikatuak erabilita lortzen zuen. Itsasoak asko erakartzen zuen, eta margolari bezala lehen arrakastak Hudson ibaiaren ikuspegiekin eta itsaso-paisaiekin lortu zituen.
Beal New Yorkeko Arte Ikasleen Ligako lehendakari izan zen hamalau urtez, eta ibilbide luze eta emankorra garatu zuen. Zahartutakoan, 1950ean, honelaxe idatzi zuen:
“Zaharregia naiz lan modernoak egiteko. Baina uste dut nire lana, gutxienez, fresko eta gazte manten dezakedala”.