Txina: 5.000 urte
TRADIZIOAREN ATALA:
Begi irteneko maskara; brontzea; Shang aldia
Terrakota; Qin dinastia
Iruzkinak
Lau Norabideen Zutarriak
- Izenburua:
- Lau Norabideen Zutarriak
- Erakusketa:
- Txina: 5.000 urte
- Gaiak:
- Arte orientala | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Sinbologia | Kaligrafia | Txina | Tradizioa
Lau zutarritzarrok konpaseko lau puntu kardinalak irudikatzen dituzte. Txinako tradizioaren arabera, bakoitzak bere esanahi berariazkoa du: ekialdea urdina da, eta dragoia irudikatzen du; mendebaldea zuria da, tigrearen adierazgarri; iparraldea beltza da, eta honi inguruan sugea duen dortoka dagokio; hegoaldea gorria da, eta belea dagokio. Horiak erdigunea adierazten du; kolore hau lurrari loturik dago.
Goitik beherako kaligrafian Cao Zhi III. mendeko poetaren poema baten lau lerro daude idatzita. Lerro bakoitzean aurreko norabide, kolore eta irudi horien esanahi sinbolikoa aipatzen da; hau izan liteke itzulpena:
Dragoi urdina ekialdeko sakonunean bizi da,
Tigre zuriak orru egiten du mendebaldeko muinoetan,
Dortoka eta sugea iparraldeko mugan bildu dira,txi
Txori gorria atseden hartzen ari da hegoaldeko hirian