Txina: 5.000 urte
Brontzearen atala. Mendebaldeko Han dinastia; Dian kulturako piezak
Hilobi ondasunak. Bost musikari belaunikatu, zurezkoak eta pintaturik
Iruzkinak
Brontzearen atala. Urreztutako brontzezko dragoia
- Izenburua:
- Brontzearen atala. Urreztutako brontzezko dragoia
- Erakusketa:
- Txina: 5.000 urte
- Gaiak:
- Artisautza | Arte orientala | Artea eta mitologia | Sinbologia | Luxua | Tang aldia | Txina | Boterea
- Artelan motak:
- Eskultura-objektua
Txinako artean ageri diren animalia guztietan —benetako zein mitologiko— dragoia da onberena, eta orokorrean zoriona ematen du. Zeru-lurretako izaki hau eraldakuntzaren sinboloa da; agertzen denean, bapatean, ekaitz-hodei artetik edo itsasoko hondo neurgaitzetatik, aldaketa iragartzen du, tenperaturaren, urtaroaren edo dinastien aldaketa. Han dinastiaren garaian, piztia ahaltsu hau enperadorearen ikurtzat hartu zuten; ez dakigu nola sortu zen, baina litekeena da dinosaurioen gogo-aztarnak izatea haien jatorrian.
Brontzezko irudi doratu eder hau Tang dinastiaren garaikoa da; dinastia hark Txinako antzinako historiako aldi sofistikatu eta kosmopokitetarikoa ekarri zuen. Tang dinastiak hiru mende eman zituen agintean, K.o. 618tik 906 bitartean. Aldi hartan, Txinaren muga politikoak eta Asia Zentralarekin Zetaren Bidean zehar zuen merkataritza izugarri zabaldu ziren; horrela, Inperioak jokabide, estilo eta ondasun berriak ezagutu zituen. Nahiz eta zutiko dragoi honen eginkizuna zein zen argi egon ez, beraren keinu bizkorrak eta indar-itxurak garai hartako jendeak zuen konfidantza adierazten digute.