Edukira zuzenean joan

Txina: 5.000 urte

Lau Norabideen Zutarriak

Info gehiago

Jadearen atala. Tutu prismatikoa; jade nefritikoa; Neolitoa

Info gehiago

Iruzkinak

Terrakota; Qin dinastia

Izenburua:
Terrakota; Qin dinastia
Erakusketa:
Txina: 5.000 urte
Gaiak:
Heriotza | Arkeologia | Artea eta politika | Qin aldia | Txina | Boterea
Teknikak:
Terrakota
Artelan motak:
Eskultura

1974an, Txinako ipar-mendebaldean, antzina hiriburua izan zen Xi’an hiritik hurbil, patina zulatzen ari ziren nekazari batzuek terrakotazko buru bat azaleratu zuten, hamaika bat oinbete sakon lurperatuta zegoena. Zoriz gertatu zen deskubrimendu haren haritik XX. mendeko aurkikuntza arkeologiko liluragarrienetako bat etorri zen: buztinezko armada bat, 7.000 soldaduz, zaldiz eta gerra-burdiz eratua, Qin Shi Huangdi Txinako lehenengo enperadoren hilobitik gertu, hiru hobitan kokatua. Gudu-formazioan lerrokaturik, egin zituztenean kolore biziz pintatu zituzten; gudariek ezpatak, lantzak eta arkuak zituzten.

Aurreko irudia jeneralarena da, soineko armadura apainduak eta buruan duen boneta oso tolestuak adierazten duten bezala; boneta kokospean loturik du, begizta ikusgarriarekin. Lehen brontzezko ezpata bati eusten zion. Ausart eta lasai, hausnar sakonean dirudi... hurrengo kanpaina gogoan duela edo.

Hurrengo biak ofizialak dira; soinean longaina errektangularra dute, goi mailakoak diren adierazgarri. Qin enperadorearen soldaduak ospetsuak ziren beraien zangartasunagatik; gudura kasketik gabe joaten ziren. Uniformearen atalak hauek ziren: tunika luzea, bularraldean armadura-txalekoa, zangozorrak berna-makilak babesteko, eta punta karratuko sandaliak

Atzeko irudia terrakotazko armadan nagusi diren infanteriako gudarietako bat da. Ohartu nolako xehetasunarekin taxutu zuten beraren ilea —atzerantz orraztuta eta buruaren atzealdean txirikordetan bilduta— eta nolako sentsibilitatearekin zizelatu zituzten beraren begi sakonak eta aurpegi hezurtsua. Luzaturik duen besoan, ukabila erdibilduta duela, benetako lantza eduki zuen jatorriz. (etena)

Ondoren, gerra-gurdiko zaldi baten irudia dugu, muskuluak aurrera egiteko teinkaturik dituela, guduan eraso egiteko aginduaren zain balego bezala. Isatsa goian loturik du, arnesa ez trabatzeko. Artisauek irekidura bat diseinatu zuten zaldiaren hegalean zehar, hala, laban sartzean, aire beroa handik irten zedin eta irudiak eztanda egin ez zezan. Gogortu ondoren, pintatu egin zuten eta arnesa jarri zioten, zurezko gurdiari lotzeko; gurdia aspaldi usteldu zen.

Irudi bakoitza, ikusten duzunez, naturalismo handiarekin eta xehetasunei arreta handia emanez modelatu zuten. Arrazoia hau izan liteke: irudietakoak Enperadorearen benetako ohorezko zaindariak izatea, haiek posatzeko irrikitan zeudelako, bai baitzekiten enperadorearekin batera beraiek barik irudiak ehortziko zituztela.

Izan ere, Simaqian Txinako garai zaharretako historialari handiak, K.a 100 inguruan bizi izan zenak, kontatu zuen umerik egin ez zuten Qin Shi Huangdiren alargunek harekin batera joan behar izan zutela beste bizitzara, bai eta hilobia egin zuten artisau eta arkitektoek ere, barrura nola sartu zekitelako. Baina hori gora-behera, Lehen Enperadorea pragmatikoa zen eta ongi zekien norberaren ohaideak eta arkitektoak sakrifikatu arren, ez zela onuragarria soldaduak ere hiltzea.

Qin Shi Huangdik K.a. 246 urtean jaso zuen Qin erresumako tronua. Bere agintealdiko hurrengo 25 urteak auzoko erresumekin borrokatzen eman zituen, eta azkenik, milioi bat gudari baino gehiagoko armadaz baliatuz, Txina konkistatu zuen, «zetarrak marugatze orria jaten duen bezala», Simaqian-en hitzetan. K.a. 221 urtean dinastia berri bateko Lehen Enperadore izendatu zuen bere burua, eta jarraian bere inperioa bateratzeari ekin zion. Aurreko garaietan zenbait gerlari-estatuk eraikitako harresiak batu eta Harresi Handia eraikiarazi zuen; hala, 1.500 milia luze zen babesa sortu zuen, Txina iparraldeko nomada-leinuen erasoetatik begiratzeko. Munduko luzeena den gotor-babes hau eraikitzeko, milaka langile deitu zituzten, eta haietako asko bertako harritzarretan lurperatu zituzten.

Qin Shi Huangdi enperadoreak enperadore bihurtu baino lehen agindu zuen has zitezela bere hilobi-eraikuntza konplexuan lanean; proiektuan 700.000 lagun aritu ziren. Nahiz egun oraindik Lehen Enperadorearen hilobia agertarazi gabe egon, ez dugu dudarik Simaqianek duela bi mila urte baino lehenago deskribatu zuen bezain arrandiatsua dela:

Hilobia jauregi eta pabiloi maketekin eta funtzionario irudiekin hornitu zen, eta gainera ontziak, harribitxiak eta bestelako ondasun preziatu batzuk ere jarri zituzten. Herrialdeko ibai guztiak, Ibai Horia eta Yangtze zilarbiziz irudikatu zituzen, eta gero ura tresna mekanikoen bitartez miniaturako ozeano baterantz isurarazten zen. Olioa erretzen zuten lanparak jarri ziren, hilobia betiko argitzeko.

BESTE ATALAK

TRADIZIOAREN ATALA: Begi irteneko maskara; brontzea; Shang aldia

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Lau Norabideen Zutarriak

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Terrakota; Qin dinastia

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Jadearen atala. Tutu prismatikoa; jade nefritikoa; Neolitoa

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Jadearen atala. Ontzia, jainko, animalia eta maskarak irudikaturik dituena; mendebaldeko Jin dinastia; Intsentsu-erregailua, hilezinen uharte magikoaren itxurakoa; mendebaldeko Han dinastia

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Brontzearen atala. Ontzia; Xia aldia; Pertz karratua (fang ding), ildo-erliebez egindako animalia maskarak eta koskak irudikatzen dituen frisoarekin; Shang aldia

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Brontzearen atala. Ontzi karratua, lau aharirekin; Shang aldia

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Brontzearen atala. Miniaturako gurdia, gizaki zaindariekin, haietako bat hankamotza, txoriekin eta hartz makurrekin; mendebaldeko Zhou aldia

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Brontzearen atala. Oin karratuko ontzia, loto-petaloko koroa eta kurriloa; ekialdeko Zhou aldia

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Brontzearen atala. Mokoan arraina duen antzararen itxurako lanpara; mendebaldeko Han dinastia

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Brontzearen atala. Mendebaldeko Han dinastia; Dian kulturako piezak

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Brontzearen atala. Urreztutako brontzezko dragoia

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Hilobi ondasunak. Bost musikari belaunikatu, zurezkoak eta pintaturik

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Hilobi ondasunen atala. Danbor-jolea, kokoriko jarria; buztinezkoa; Danbor-jolea, zutik; buztinezkoa; Ispilua duen emakumea, belauniko jarria; buztinezkoa

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Hilobi ondasunen atala. Gamelua eta zaldia; Tang dinastia; buztin egosia eta sancai beira

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Zeramikaren atala. Hontza irudikatzen duen ontzia; Neolitoa; Yangshao kultura; Miaodigou

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Zeramikaren atala. Pitxarra, animali maskaren diseinuak zulatuz irudikatuta dituena; Shang aldia

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Zeramikaren atala. Katilua; Famen tenpluko pagoda; Tang dinastía; Botila oktogonala; Famen tenpluko pagoda; Tang dinastia

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Zeramikaren atala. Lorontzia, aranondo, banbu eta pinuarekin; Ming dinastia; Yongle aldia; Pitxar estalkiduna, lore-diseinuko metalezko saretoarekin; Hilargi flaskoa dragoiekin

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Eskulturaren atala. Estela, Sakyamuni eta bodhisattvekin, iparraldeko Wei dinastia

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Eskulturaren atala. Estela; Liang dinastia

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Eskulturaren atala. Bodhisattva baten gorputz-enborra; Liang dinastia

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Eskulturaren atala. Vajrasattva ren gorputz-enborra; Tang dinastia

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Pinturaren atala. Zhao Kui; Du Fu-ren poemen izpirituaren ildotik; hegoaldeko Song dinastia; esku-bilkaria

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Pinturaren I. atala. Wang Meng; Etxea Qingbian mendietan; Yuan dinastia; esekitzeko bilkaria; Ni Zan; Sei zaldun, Yuan dinastia; esekitzeko bilkaria

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Pinturaren I. atala. Shang Xi; Xuande enperadorea irtenaldi batean; Ming dinastia; esekitzeko bilkaria

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Pinturaren I. atala. Wen Zhengming; Benetako bereizmenari buruzko azterlana; Ming dinastia; esku-bilkaria

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Pinturaren II. Atala. Bada Shanren; Ahateak eta lotoak; 1696; Hongren; Haitzak eta amildegiak Jiuqin; Qing dinastia; esekitzeko bilkaria

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Kaligrafia. Zhu Yunming; Haizearen odaren terraza, basa etzanez idatzia (kuang cao); Ming dinastía; Wang Duo; Wang Weiren “Atoiuntza dastatzen...” poemaren transkripzioa, kaishu idazkeran; Qing dinastia

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Jin Nong; Paisaia eta irudien bilduma; Qing dinastia

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

ATAL MODERNOA. Ren Xiong, Autorretratua

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Ren Yi, Irudi, txori eta loreen albuma

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Ren Yi, Bananondoaren itzalpe freskoan

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Wu Changshi, Arrosa basatiak eta mizpirak

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Wang Zhen, Patua

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Gao Jianfu, Lau urtaroetako loreak

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Gao Jianfu, Iztupa baten hondakinak Birmanian

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Zhang Dagian, Loto gorria

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Guan Zilan, L andereñoaren erretratua

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Kai Liang, Zuzien desfilea Yan’an-en

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Sun Zixi, Tiananmen aurrean

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Shi Lu, Borrokan iparraldeko Shuanxin

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Pan Tianshou, Ateri, euriaren ondoren

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Lin Yong, Lan bikaina! (Hunango nekazarien mugimendua ikertzen)

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Shen Jiawei, Gure Aberri Ama handia zaintzen

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Luo Zhongli, Aita

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Zhou Changjiang, Zuhaitz genealogikoa

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Wang Mengqi, Jakitun bikainak

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Li Hua, Txina, egizu oihu!

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago