Txina: 5.000 urte
Zhang Dagian, Loto gorria
Kai Liang, Zuzien desfilea Yan’an-en
Iruzkinak
Guan Zilan, L andereñoaren erretratua
- Izenburua:
- Guan Zilan, L andereñoaren erretratua
- Erakusketa:
- Txina: 5.000 urte
- Gaiak:
- Arte orientala | Arte eta iraultza kulturala | Artea eta politika | Eragin artistikoa | Kolorea | Erretratua eta autorretratua | Txina | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Fauvismoa
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura (olio-pintura)
- Aipatutako artistak:
- Guan, Zilan
L andereñoaren erretratua izenburua duen koadro hau Guan Zilan pintoreak egina da. Hark Shanghain lan egin zuen 1920ko hamarkadaren bukaeran eta 1930ekoaren hasieran. Erakusketan orain arte ikusi dugun guztiarekiko erabateko haustura dakar koadro honek. Agerian jartzen du mendebaldeko estilo modernoen erabateko onarpena. Olioan margotuta dago. Olio-pinturak ez du lekurik tradizio txinatarrean. L andereñoaren soinekoaren kolore deigarriek kolore gogor eta garbien erabilpenak azken fauvista frantsesen eragina erakusten dute.
L andereñoa modan jantzita dago. Beraren koratiloa eta soineko zuzen, estu eta gorputzari datxekiona den gipao-a kolore dirdiratsudunak dira, Mantxuriako lepoa dutenak. Jantzi hori oso ospetsua zen Shanghaiko neska gazteen artean hogeiko hamarkadan, eta artistak berak jantzita eramaten ohi zuen jantzi mota. Mendebaldeko behatzaileari Matissen lanaren ekialde-joeraren oroipenak datozkio. Izan ere, Matissek eragin itzela izan zuen Guan Zilan artistarengan. Baina arte txinatarra maite duenarentzat, pintura honen elementu exotikoak ez dira ekialdeko jantziak, modeloaren mutiko-orrazkera modernoa eta gona ondoko txakurtxoa baizik; laguntza abereak ez ziren tradizioko erretratu txinatarretarako gai egokitzat hartuak.
Guan Zilanen bizitzaz eta karreraz ezer gutxi dakigu; egia esan, nahiko zorte ona dugu, haren lanetako bat baitugu. Erakusketa honetan dagoen olio kopuru txiki samarra mota honetako obrak, gerrateetan edo gizarte matxinaden garaietan kontserbatzeko zailtasunen islada da. Japoniarren Shanghaiko eta beste herri batzuetako bonbardaketak, 1930eko hamarkadakoak, azterketa asko eta galeria osoak erraustu zituen. Kultur Iraultzan mota orotako gauza asko hondatu ziren. Artista batzuk delitu ideologikoen zigorrak saihesteko helburutan, beren eskuekin beraien artelanak hondatzera ere heldu ziren.