Txina: 5.000 urte
Zeramikaren atala. Katilua; Famen tenpluko pagoda; Tang dinastía; Botila oktogonala; Famen tenpluko pagoda; Tang dinastia
Eskulturaren atala. Estela, Sakyamuni eta bodhisattvekin, iparraldeko Wei dinastia
Iruzkinak
Zeramikaren atala. Lorontzia, aranondo, banbu eta pinuarekin; Ming dinastia; Yongle aldia; Pitxar estalkiduna, lore-diseinuko metalezko saretoarekin; Hilargi flaskoa dragoiekin
- Izenburua:
- Zeramikaren atala. Lorontzia, aranondo, banbu eta pinuarekin; Ming dinastia; Yongle aldia; Pitxar estalkiduna, lore-diseinuko metalezko saretoarekin; Hilargi flaskoa dragoiekin
- Erakusketa:
- Txina: 5.000 urte
- Gaiak:
- Arte orientala | Budismoa | Ming aldia | Yongle aldia | Yuan aldia | Txina | Portzelana | Zeramika
- Artelan motak:
- Artisautza
Zeramikaren historia osoan, seguru asko beira urdinez apaindutako portzelana izan da pieza bakarreko ondasunik miretsiena; normalean Txinako portzelana urdin-zuria esaten zaio. Imitazio ugari izan ditu Japonian, Indotxinan eta Pertsian, eta Delft eta Europako beste lantegi batzuetako eltzegintzaren inspirazioa izan zen. Hala ere, Txinan sortu zenean, Yuan dinastia agintean zelarik, atzerrian saltzeko baizik ez zen ekoizten, Asiako Hegoekialdian eta Ekialde Hurbilean saltzeko; asko kostatu zitzaion Txinako kortean onar zezaten.
Apaindura aberatseko lorontzi honetan Txinako motibo ezaguna pintatu zuten: aranondoa, banbua eta pinua, tradizioz “neguko hiru adiskideak” esaten zaien hiru landareak, hain zuzen ere eguraldi hotzean irauten dutelako; konfuzionistek egoera latzetan aurrera egiteko gaitasunaren sinbolotzat zituzten. Goialde eta behealdeko lore-diseinuetan nabari-nabariak dira Ekialde Ertaineko motiboak, nahiz eta Txinako estilora moldatuta egon.
Lorontziaren behealde zuri zabalak toki ederra eskaintzen zuen diseinua kobaltozko kolorez pintatzeko. Gero beiraztatu eta tenperatura handian ezarri zuten, eta halaxe sortu zen beira gardenaren azpiko kolore urdin distiratsua. Portzelanazko lanetan pintura beiraren azpitik geratzea berrikuntza itzela izan zen, goitik behera aldatu baitzuen zeramika finaren kontzeptua. Harrezkero, zeramikazko ontzietan apaindura izan zen gehien landu zen arloa.