Edukira zuzenean joan

Txina: 5.000 urte

Pinturaren atala. Zhao Kui; Du Fu-ren poemen izpirituaren ildotik; hegoaldeko Song dinastia; esku-bilkaria

Info gehiago

Pinturaren I. atala. Shang Xi; Xuande enperadorea irtenaldi batean; Ming dinastia; esekitzeko bilkaria

Info gehiago

Iruzkinak

Pinturaren I. atala. Wang Meng; Etxea Qingbian mendietan; Yuan dinastia; esekitzeko bilkaria; Ni Zan; Sei zaldun, Yuan dinastia; esekitzeko bilkaria

Izenburua:
Pinturaren I. atala. Wang Meng; Etxea Qingbian mendietan; Yuan dinastia; esekitzeko bilkaria; Ni Zan; Sei zaldun, Yuan dinastia; esekitzeko bilkaria
Erakusketa:
Txina: 5.000 urte
Gaiak:
Arte orientala | Artea eta historia | Sinbologia | Paisaia | Yuan aldia | Kaligrafia | Txina | Sentimenduak
Teknikak:
Tinta txinatarra
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Ni, Zan | Wang, Meng

XIII. mendearen azken aldian, Kublai Jan-ek, Jenjis Jan mongol konkistatzaile handiaren ilobak, Txina inbaditu zuen. Txina, lehenbizi beraren historia luzean zehar, kanpotarrek hartu eta gobernatu zuten oso-osorik. Ondorioz, umetatik gobernu-postuetarako hezi zituzten aditu konfuzianista ugari etorkizunik gabe geratu ziren, eta beren bizibidea beste nonbait aurkitu behar izan zuten. Haietako batzuek kaligrafia eta pintura landu zituzten, hasieran amateur gisa, baina geroago sariak lortzeko asmoarekin. Bi paisaia oso ezberdin horietan ikusten dugun bezala, egilearen xedea ez zen izan ikusleengan mendietan barna ibiltzearen sentsazioa gogoraraztea, baizik eta beraren izate eta sentimenduen berri adieraztea.

Ezkerreko paisaiaren egilea Ni Zan izan zen; jaiotzaz, nekazari-lurretako zaldun edukitsua zen, baina azken urteak urgaineko etxe batean eman zituen batetik bestera, zerga astunei eta gerrari ihesi. Marrazten dituen paisaiak nahikoa soil eta zabalak dira beti: zuhaitz batzuk ibai ertzean, muino batzuk ibaiaz beste aldean, eta gizakirik ia inoiz ere ez. Pintura honen izenburuak, “Sei zaldun”, sei zuhaitz garaiak aipatzen ditu; zutik eta artez daude, aditu konfusionistak bezala. Seguruenik ere, aditu-bilera baten bildutako sei lagunen adierrazgarri dira.

Ni Zanez esan zuten “tinta urrea bailitzan erabiltzen zuela.” Pintzelaren erabilera lehorra eta itxura soileko irudiak egilearen alienazioaren metaforak dira, mundua kutsaturik zegoela uste baitzuen.

Eskuineko pintura Ni Zanen aldikide eta adiskidea izan zen Wang Meng-ek egin zuen. Honek beste asmo baterako baliatzen zuen paisaiagintza. Wang ez zen aditu bakartu gisa bizi izan; aitzitik, aldi batez bere karguari eutsi zion mongolen agintaldian, bai eta aldi labur batez Yuan dinastiaren ondorengo Ming dinastian ere; kartzelan hil zen, altxamendu batean parte hartu izana leporaturik. Beraren garaiko gizarte-arazo korapilotsuetan murgiltze hori agerian dago paisaia honetan: forma bihurri eta oso landuak, argi-itzal efektu asaldagarriak, eta nahita sorturiko orekarik eza. 1366 urtean pintatu zuen, dinastiaren agintaldiko azken urteko zurrunbiloan; gaia beraren familia da (ezkerraldeko erdi parean, urrunean), Qinbian mendietan, baina gai bereko pinturek eduki ohi dituzten segurtasuna eta oreka ez dira inondik ere ageri.

Paisaiaren adierazkortasun-ahalbideen arloan egin ziren esperimentu horiek Txinako pintura aldatu zuten, ordura arte piktorikoagoa eta deskriptiboagoa izana baitzen — aldaketa hori modernismoaren hasieran gertatu zen Mendebaldean, hots, Txinan baino mila urte geroago.

Bilkarian dauden idazkiak, artistak berak egindako inskripzioak eta sinadura aparte utzita, aldi hartan eta geroago lana miretsi zutenek gehitutako iruzkinak dira, poesiak eta prosa. Gorrizko ikurtxoak zigiluak dira, artistak berak, inskripzio-egileek eta pinturaren jabe izandakoek jarriak.

BESTE ATALAK

TRADIZIOAREN ATALA: Begi irteneko maskara; brontzea; Shang aldia

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Lau Norabideen Zutarriak

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Terrakota; Qin dinastia

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Jadearen atala. Tutu prismatikoa; jade nefritikoa; Neolitoa

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Jadearen atala. Ontzia, jainko, animalia eta maskarak irudikaturik dituena; mendebaldeko Jin dinastia; Intsentsu-erregailua, hilezinen uharte magikoaren itxurakoa; mendebaldeko Han dinastia

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Brontzearen atala. Ontzia; Xia aldia; Pertz karratua (fang ding), ildo-erliebez egindako animalia maskarak eta koskak irudikatzen dituen frisoarekin; Shang aldia

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Brontzearen atala. Ontzi karratua, lau aharirekin; Shang aldia

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Brontzearen atala. Miniaturako gurdia, gizaki zaindariekin, haietako bat hankamotza, txoriekin eta hartz makurrekin; mendebaldeko Zhou aldia

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Brontzearen atala. Oin karratuko ontzia, loto-petaloko koroa eta kurriloa; ekialdeko Zhou aldia

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Brontzearen atala. Mokoan arraina duen antzararen itxurako lanpara; mendebaldeko Han dinastia

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Brontzearen atala. Mendebaldeko Han dinastia; Dian kulturako piezak

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Brontzearen atala. Urreztutako brontzezko dragoia

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Hilobi ondasunak. Bost musikari belaunikatu, zurezkoak eta pintaturik

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Hilobi ondasunen atala. Danbor-jolea, kokoriko jarria; buztinezkoa; Danbor-jolea, zutik; buztinezkoa; Ispilua duen emakumea, belauniko jarria; buztinezkoa

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Hilobi ondasunen atala. Gamelua eta zaldia; Tang dinastia; buztin egosia eta sancai beira

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Zeramikaren atala. Hontza irudikatzen duen ontzia; Neolitoa; Yangshao kultura; Miaodigou

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Zeramikaren atala. Pitxarra, animali maskaren diseinuak zulatuz irudikatuta dituena; Shang aldia

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Zeramikaren atala. Katilua; Famen tenpluko pagoda; Tang dinastía; Botila oktogonala; Famen tenpluko pagoda; Tang dinastia

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Zeramikaren atala. Lorontzia, aranondo, banbu eta pinuarekin; Ming dinastia; Yongle aldia; Pitxar estalkiduna, lore-diseinuko metalezko saretoarekin; Hilargi flaskoa dragoiekin

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Eskulturaren atala. Estela, Sakyamuni eta bodhisattvekin, iparraldeko Wei dinastia

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Eskulturaren atala. Estela; Liang dinastia

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Eskulturaren atala. Bodhisattva baten gorputz-enborra; Liang dinastia

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Eskulturaren atala. Vajrasattva ren gorputz-enborra; Tang dinastia

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Pinturaren atala. Zhao Kui; Du Fu-ren poemen izpirituaren ildotik; hegoaldeko Song dinastia; esku-bilkaria

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Pinturaren I. atala. Wang Meng; Etxea Qingbian mendietan; Yuan dinastia; esekitzeko bilkaria; Ni Zan; Sei zaldun, Yuan dinastia; esekitzeko bilkaria

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Pinturaren I. atala. Shang Xi; Xuande enperadorea irtenaldi batean; Ming dinastia; esekitzeko bilkaria

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Pinturaren I. atala. Wen Zhengming; Benetako bereizmenari buruzko azterlana; Ming dinastia; esku-bilkaria

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Pinturaren II. Atala. Bada Shanren; Ahateak eta lotoak; 1696; Hongren; Haitzak eta amildegiak Jiuqin; Qing dinastia; esekitzeko bilkaria

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Kaligrafia. Zhu Yunming; Haizearen odaren terraza, basa etzanez idatzia (kuang cao); Ming dinastía; Wang Duo; Wang Weiren “Atoiuntza dastatzen...” poemaren transkripzioa, kaishu idazkeran; Qing dinastia

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Jin Nong; Paisaia eta irudien bilduma; Qing dinastia

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

ATAL MODERNOA. Ren Xiong, Autorretratua

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Ren Yi, Irudi, txori eta loreen albuma

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Ren Yi, Bananondoaren itzalpe freskoan

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Wu Changshi, Arrosa basatiak eta mizpirak

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Wang Zhen, Patua

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Gao Jianfu, Lau urtaroetako loreak

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Gao Jianfu, Iztupa baten hondakinak Birmanian

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Zhang Dagian, Loto gorria

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Guan Zilan, L andereñoaren erretratua

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Kai Liang, Zuzien desfilea Yan’an-en

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Sun Zixi, Tiananmen aurrean

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Shi Lu, Borrokan iparraldeko Shuanxin

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Pan Tianshou, Ateri, euriaren ondoren

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Lin Yong, Lan bikaina! (Hunango nekazarien mugimendua ikertzen)

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Shen Jiawei, Gure Aberri Ama handia zaintzen

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Luo Zhongli, Aita

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Zhou Changjiang, Zuhaitz genealogikoa

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Wang Mengqi, Jakitun bikainak

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Li Hua, Txina, egizu oihu!

Txina: 5.000 urte, Iruzkina, 1998

Info gehiago