Txina: 5.000 urte
Pinturaren I. atala. Wang Meng; Etxea Qingbian mendietan; Yuan dinastia; esekitzeko bilkaria; Ni Zan; Sei zaldun, Yuan dinastia; esekitzeko bilkaria
Pinturaren I. atala. Wen Zhengming; Benetako bereizmenari buruzko azterlana; Ming dinastia; esku-bilkaria
Iruzkinak
Pinturaren I. atala. Shang Xi; Xuande enperadorea irtenaldi batean; Ming dinastia; esekitzeko bilkaria
- Izenburua:
- Pinturaren I. atala. Shang Xi; Xuande enperadorea irtenaldi batean; Ming dinastia; esekitzeko bilkaria
- Erakusketa:
- Txina: 5.000 urte
- Gaiak:
- Arte orientala | Artea eta politika | Landa-eszenak | Ming aldia | Txina | Tradizioa | Boterea
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Shang, Xi
Mongolen agintaldia amaitu zenean, XIV. mendearen azken aldian, Ming dinastiak eskuratu zuen tronua; dinastia hark Txinako azturak eta tradizioak indarberrituko zituela aldarrikatu zuen. Korteko artistek Song dinastiako pintura-akademiaren estiloaren ildotik ekin zioten lanari, huraxe ezarri baitzuten Txinako pinturaren estilo zaharraren eredutzat. Korteko artistek, aditu amateurrek ez bezala, ez zuten helburu beren barneko sentimenduak adieraztea, baizik eta artelan apain eta bikainak sortzea; alde batera uzten zuten nork bere estiloa garatzea
Esekitzeko bilkari handi hau, seguruenik ere pantaila gisa muntatzekoa zena jatorriz, Shang Xi korteko maisuaren lantzat hartzen da —ez dago artistaren sinadurarik ez zigilurik—. Irudian Xuanzong enperadorea eta beraren gortesauak ageri dira ehizan. Enperadorea erdialdian eta goian dago, zaldi zuriaren gainean. Aspaldiko konbentzioari jarraituz, gainerako gizakiak baino handiagoa da.... hala ere, gortesauak ongi bereizita daude, erretrataturik bezala.