Txina: 5.000 urte
Zeramikaren atala. Hontza irudikatzen duen ontzia; Neolitoa; Yangshao kultura; Miaodigou
Zeramikaren atala. Katilua; Famen tenpluko pagoda; Tang dinastía; Botila oktogonala; Famen tenpluko pagoda; Tang dinastia
Iruzkinak
Zeramikaren atala. Pitxarra, animali maskaren diseinuak zulatuz irudikatuta dituena; Shang aldia
- Izenburua:
- Zeramikaren atala. Pitxarra, animali maskaren diseinuak zulatuz irudikatuta dituena; Shang aldia
- Erakusketa:
- Txina: 5.000 urte
- Gaiak:
- Arte orientala | Shang aldia | Herri-kultura | Txina | Zeramika | Tradizioa
- Artelan motak:
- Artisautza
Buztin zurizko pitxar polit hau Txinako zeramikaren historiaren aldi bikain baten erakusgarria da. Shang dinastiaren aldian egin zen, Txinako Brontze Aldian; garai hartan buztin egosia brontzea galdatzeko moldeak egiteko erabiltzen zen: xede garrantzitsua zen, baina ospe gutxikoa.
Kontuarekin begiratuz gero, itxura eta apaindura brontzezko ontzietakoen antzekoak direla ohar zaitezke: gogoratu haietako maskara zoomorfikoak eta dragoi abstraktuak. Pitxar hau, nahiz eta ohikoa baino buztin zuri finagoaz egina izan, tenperatura baxuan eduki zuten labean, eta ondorioz besteak bezain porotsu eta malgua da, eta hauskorra. Ederra bai, baina praktikoa ez; ez zen halako pieza askorik egiten, ez eta luzaroan ere.