Txina: 5.000 urte
Brontzearen atala. Ontzi karratua, lau aharirekin; Shang aldia
Brontzearen atala. Oin karratuko ontzia, loto-petaloko koroa eta kurriloa; ekialdeko Zhou aldia
Iruzkinak
Brontzearen atala. Miniaturako gurdia, gizaki zaindariekin, haietako bat hankamotza, txoriekin eta hartz makurrekin; mendebaldeko Zhou aldia
- Izenburua:
- Brontzearen atala. Miniaturako gurdia, gizaki zaindariekin, haietako bat hankamotza, txoriekin eta hartz makurrekin; mendebaldeko Zhou aldia
- Erakusketa:
- Txina: 5.000 urte
- Gaiak:
- Artisautza | Arte orientala | Luxua | Zhou aldia | Txina | Brontzea | Boterea
- Artelan motak:
- Eskultura-objektua
K.a. XI. mendeko bigarren erdian, Zhou etxeak Shang dinastia azpiratu zuen eta zortzi mende iraun zuen agintean; epealdi hartan ordurako 500 urte zituen brontze-langintza biziberritu zuen. Noble aberatsek artisten trebezia eta sormena goren mugetara bultzatu zituzten, objektu ez-ohikoak eskatzen zizkietelako, hemen dugun kutxa gurpilduna bezalakoak, hain zuzen.
Gurdiak hamabost atal mugikor ditu —bira egiten duten sei gurpil, sei irekidura bandadun, itxi eta irekitzen den atea, eta gainean lau txori kulunkari. Hurbiletik begiratzen badiozu, atea zaintzen ari dena hankamotza dela ikusiko duzu: beharbada, artistak barruko altxorra hartuta ihesi joango ez zela erakutsu nahi izan zuen.