Txina: 5.000 urte
Wang Mengqi, Jakitun bikainak
Iruzkinak
Li Hua, Txina, egizu oihu!
- Izenburua:
- Li Hua, Txina, egizu oihu!
- Erakusketa:
- Txina: 5.000 urte
- Gaiak:
- Arte orientala | Artea eta politika | Eragin artistikoa | Kritika | Sorkuntza artistikoa | Sinbologia | Zentsura | Txina
- Teknikak:
- Xilografia
- Aipatutako artistak:
- Li, Hua
Hau xilografia da, 1930eko hamarkadaren erdialdean egina. Makurtuta dagoen irudiak nazio txinatarra irudikatzen du, japoniarren eraso militarra jasaten duena. Txina, egizu oihu izenburuak txinatarrak bere loturetatik askatzera bultzatzen ditu. Irudi hori, bere oinetan duen aiztoa iristeko etsi-etsian atzamarrak luze-luze baititu, ganibeta hartzeko zorian dago.
Xilografiak, Txinan orain mila urte baino gehiago asmatuak, berez garrantzia hartu zuten berriro 1930eko hamarkadaren hasieran, Lu Xun idazle ezkertiarraren eskutik. Beronek gazte artistak Europako abangoardiako estiloak hartzera bultzatu zituen. Sintesi hori erabili zuten irudi zirrara-egile eta ikusgarriak sortzeko. Artistok mezu gartsetaz baliatu ziren beren egoera politiko degradatzailearekiko alarma eta sumindura adierazteko. Ikus itzazue irudi honen lerro lodi, landatar eta estilizatuak, gorputzadar zapalduak eta korden peko muskulu atezuak dramatikoki irudikatzen dituztenak. Lik sortutako irudiaren eraginkortasunak sendotasun eta sinpletasun horretan etzan behar zuen, irudi hau publiko analfabetoari zuzenduta baitzegoen gehienbat.
Inpresio hau egin zen garaian, hogeita hamarreko hamarkadako gobernu txinatarrak amore eman zuen japoniarren eskaeren aurrean, zertarako-eta komunisten aurka borrokatzeko denboraz hobeto ibiltzeko. Politika hori dela eta, japoniarrek Txinako lurraldea hartu zuten basatiki. Nazionalistek eta intelektualek politika horri aurka egin zioten bortizki. Baina beraien protestak haien gobernuarengandik zapalduak izan ziren.
Inprimatutako lanok zentsura horretarako konponbide egokia eskaini zuten. Xilografi xaflek kopia azkar eta merkea ahalbidetua zuten eta horrela lortutako plantxak errazki erakutsi ahal ziren bilera edo kanpaina politikoetan, baita kaleetan ere. Poliziak propaganda mota horri bukaera emateko edo plantxak inprimatzeko beharrezkoa zen ekipo sinplea non ezkutatzen zen antzemateko zailtasunak zituen.
Horrela bada, loturek geldiarazitako irudi honen keinuak, inbaditzaile atzerritarrekiko gaitzondoa ezezik, beraren gobernuak isilarazitako intelektualaren frustrazioa ere adierazi egiten du.